Eroriko
Erorikoa pertsona edo animalia bat oreka galdu eta bere gorputzak lurra jotzen dueneko istripua da. Istripuzko bigarren heriotza kausa da mundu osoan. Buruz behera, altuera batetik nahiz bizikleta edo beste ibilgailu batetik gerta daiteke.
Hirugarren adinean
Zahartzaroarekin, pertsonaren ibilkera zurrunagoa, ezkoordinatua eta arriskutsuagoa egiten da. Posturaren kontrola, gorputza zuzentzeko erreflexuak, muskuluen indarra eta pausuaren altuera gutxitzen dira, eta honek estropezu baten aurrean erantzuteko gaitasuna murrizten du. Zahartzaroan, irristada baten aurrean oreka mantentzeko estrategien sekuentzia hauxe izaten da:
- Mokorren arteko pisu aldaketaren estrategia: bizkorrena, kontrapisua eginez erorikoa ekiditen da.
- Pausuen estrategia: pisu aldaketa bizkorra egin ezinda, pertsonak pausu txiki bizkorrak emanez mantentzen du oreka.
- Ezintasuna: aurreko bi estrategiak galduta, estropezu batek eroriko segurua dakar.
Kontuan hartu behar da, gainera, adinarekin izaten diren ikusmen, entzumen eta memoria arazoek estropezu egiteko aukerak handitzen dituztela.[1]
Erorikoa izateko arriskua neurtzeko (eta beraz, prebentzio neurriak hartzeko) munduan gehien erabilitako tresnetako bat Tinetti eskala da.[2]
Erreferentziak
- (Ingelesez) Rubenstein, Laurence Z.. (2006-09-01). «Falls in older people: epidemiology, risk factors and strategies for prevention» Age and Ageing 35 (suppl_2): ii37–ii41. doi: . ISSN 0002-0729. (Noiz kontsultatua: 2019-07-06).
- (Gaztelaniaz) Larrañaga, Oier Gorosabel. Tinetti eskalia (ondarrutar bertsion) | Aixebe & Abante Fisioterapia. (Noiz kontsultatua: 2019-07-06).