Ernst Chain

Ernst Boris Chain (Berlin, 1906ko ekainaren 19a - Castlebar, 1979ko abuztuaren 12a) germano-britainiar biokimikaria izan zen. 1945eko Medikuntzako Nobel Saria jaso zuen Alexander Fleming eta Howard Floreyrekin batera penizilinari buruz egindako lanagatik.

Ernst Chain

Bizitza
JaiotzaBerlin, 1906ko ekainaren 19a
Herrialdea Alemania
 Erresuma Batua  (1939 -
HeriotzaCastlebar, 1979ko abuztuaren 12a (73 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Anne Beloff-Chain (en) Itzuli  (1948 -
Hezkuntza
HeziketaBerlingo Humboldt Unibertsitatea
Imperial College School of Medicine (en) Itzuli
Hezkuntza-mailaDoktoretza
Q17325596 Itzuli
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakbiokimikaria, unibertsitateko irakaslea eta kimikaria
Lantokia(k)Oxford eta Erroma
Enplegatzailea(k)Charité  1933)
Oxfordeko Unibertsitatea  (1935 -
Istituto Superiore di Sanità (en) Itzuli  (1945 -
Londresko Imperial College  (1964 -
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Society
Sobietar Batasuneko Zientzien Akademia
Frantziako Zientzien Akademia
Linzeen Akademia
Zientzien Errusiar Akademia
XL izeneko Zientzien Akademia Nazionala
Académie Nationale de Médecine (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioajudaismoa

Musicbrainz: 7103c240-1a95-4bb0-a7fd-15efea13d5c3 Find a Grave: 18377 Edit the value on Wikidata

Biografia

Alemanian jaio zen jatorri juduko familia batean. Kimika ikasi zuen Friedrich Wilhelm Unibertsitatean.

Naziak boterera iritsi zirenean, Ingalaterrara joan zen. Han ikasi zuen Cambridgeko Unibertsitatean, Sir Frederick Gowland Hopkinsen gidaritzapean. 1935ean patologo lana onartu zuen Oxfordeko Unibertsitatean.

1939tik Howard Floreyrekin lan egin zuen mikroorganismoek sortutako bakterioen aurkako agenteen ikerketan. Flemingen lana aprobetxatuz, penizilinaren efektu terapeutikoa eta konposizio kimikoa aurkitu zituzten.

Gerraren amaiera aldera Erromara joan zen Osasun Institutu Nagusian lan egitera. 1964an Britainia Handira itzuli zen Londresko Imperial Collegeko biokimika departamentua sortu eta zuzentzeko. Bere bizitzaren amaieran sionista sutsua izan zen.

Kanpo estekak


This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.