Ernst Bloch
Ernst Bloch (Ludwigshafen, Alemania, 1885eko uztailaren 8a - Tübingen, Alemania, 1977ko abuztuaren 4a) filosofoa izan zen. Gaztetandik lotu zitzaion sozialismoari, eta Thomas Münzer, iraultzako teologoa eman zuen argitara (1922). Nazismoaren aurka egiteagatik Ameriketara erbesteratu zen (1935). Bigarren Mundu Gerra amaitutakoan Leipzigeko Karl Marx unibertsitatean irakatsi zuen filosofia. 1961. urtetik aurrera Tübingengo unibertsitatean jardun zuen. Bertan, utopiaren funtzioari buruzko lanetan jarraitu zuen; utopia gizarteen etorkizun historikoaren ikusmolde nagusi gisa ulertzen zuen.
Ernst Bloch | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Ludwigshafen, 1885eko uztailaren 8a |
Herrialdea | Alemania |
Heriotza | Tübingen, 1977ko abuztuaren 4a (92 urte) |
Hobiratze lekua | Berg cemetery (en) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Karola Bloch (en) (1934 - |
Hezkuntza | |
Heziketa | Würzburgeko Unibertsitatea Municheko Unibertsitatea |
Tesi zuzendaria | Oswald Külpe |
Doktorego ikaslea(k) | Hanns Joachim Reinhold Christian Weinert (en) |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | filosofoa, unibertsitateko irakaslea eta teologoa |
Lantokia(k) | Leipzig eta Tübingen |
Enplegatzailea(k) | Leipzigeko Unibertsitatea Tübingengo Unibertsitatea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Alemaniako Zientzien Akademia Berlinen |
Mugimendua | surrealismoa |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | ateismoa |
Bere lanik ezagunenetako bat Das Prinzip Hoffnung da ("Itxaropen Printzipioa")[1].
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- Bloch, Ernst. (1995). The principle of hope. (1st MIT Press pbk. ed. argitaraldia) MIT Press ISBN 0-262-52199-7. PMC 32851833. (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.