Ernesto Augusto Hannoverkoa
Ernesto Augusto (Londres, 1771ko ekainaren 5a - Hannover, 1851ko azaroaren 18a) Hannoverko erregea izan zen 1837tik hil zen arte.
Ernesto Augusto Hannoverkoa | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
| |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Buckingham jauregia, 1771ko ekainaren 5a | ||||||
Herrialdea | Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua Hannoverko Erresuma | ||||||
Heriotza | Hannover, 1851ko azaroaren 18a (80 urte) | ||||||
Hobiratze lekua | Welf family mausoleum (en) | ||||||
Familia | |||||||
Aita | Jurgi III.a Erresuma Batukoa | ||||||
Ama | Karlota Mecklenburg-Strelitzekoa | ||||||
Ezkontidea(k) | Frederica of Mecklenburg-Strelitz (en) (1815eko maiatzaren 29a - | ||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||
Anai-arrebak | ikusi
| ||||||
Leinua | House of Hanover (en) | ||||||
Hezkuntza | |||||||
Heziketa | Göttingengo Unibertsitatea | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | militarra eta politikaria | ||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||
Kidetza | Orange Ordena Royal Society | ||||||
Zerbitzu militarra | |||||||
Adar militarra | Britainia Handiko Armada | ||||||
Gradua | field marshal (en) | ||||||
Parte hartutako gatazkak | Napoleondar Gerrak | ||||||
Jurgi III.a Erresuma Batukoaren bosgarren semea izan zen. Bere aita ere Hannoverreko erregea zelarik. Jurgi IV.a Erresuma Batukoaren eta Gilen IV.a Erresuma Batukoaren anaia izan zen. Bere lau anaia zaharrenak semerik izan gabe hil ziren.
Gilen IV.a hiltzean, bere iloba Viktoria bere oinordekoa izan zen britainiar tronuan, eta bere anaia Ernesto Augusto Hannoverreko tronuan, Hannoverren lege salikoa indarrean baitzegoen.
Hannoverrera bidali zuten bere heziketarako eta Napoleondar gerretan parte hartu zuen. Frederika Mecklenburg-Strelitzkoarekin ezkondu zen. 1799an Cumberlandeko dukea eta Teviotdaleko dukea izendatu zuten. Lorden Ganberako kide izan zen, eta jarrera oso kontserbadoreak izan zituen beti.
1837an Hannoverreko errege bihurtu zen. 1848ko Iraultza zanpatu zuen. Aurka egon arren, Hannover 1859an sartu zen Zollvereinen.
1851n hil zen, eta bere oinordekoa, bere seme Jurgi V.a Hannoverkoa izan zen.