Ernest Shonekan
Ernest Adegunle Oladeinde Shonekan (Lagos, 1936ko maiatzaren 9a - Lekki, 2022ko urtarrilaren 11) nigeriar politikaria izan zen. Nigeriako estatuburua izan zen 1993ko abuztutik azarora.
Ernest Shonekan | |||
---|---|---|---|
1993ko abuztuaren 26a - 1993ko azaroaren 17a ← Ibrahim Babangida (en) - Sani Abacha → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Lagos, 1936ko maiatzaren 9a | ||
Herrialdea | Nigeria | ||
Heriotza | Lagos, 2022ko urtarrilaren 11 (85 urte) | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | Margaret Shonekan (en) | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Harvard Business School CMS Grammar School, Lagos (en) Londresko Unibertsitatea Harvard Unibertsitatea Igbobi College (en) | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria eta abokatua | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | kristautasuna |
Zuzenbidea ikasi zuen Londreseko Unibertsitatean eta Harvard Business Schoolen ikasketak zabaldu zituen. 1964an United African Company of Nigerian hasi zen lanean eta 1980an enpresako presidente izan zen.
Hirugarren Errepublikako krisian, Ibrahim Babangida presidente militarrak Trantsizio Kontseiluko buru eta gobernuburu izendatu zuen. 1993ko ekaineko hauteskundeak baliogabetu ondoren, Babangidak abuztuaren 26an dimisioa eman zuen eta Shonekan bitarteko estatuburu izendatu zuen.
Shonekan hauteskunde presidentzial berri bat eta demokraziara itzultzea antolatzen saiatu zen, baina ezin izan zuen krisi politikoa kontrolatu. Zigor ekonomikoek inflazio handia eragin zuten eta atzerriko inbertsioa desagertu zen. Azaroaren 17an, Sani Abacha Defentsa ministroak agintetik bota zuen estatu-kolpe baten bidez.