Ernest Shackleton
Sir Ernest Henry Shackleton (1874ko otsailaren 15a, Kilkea, Irlanda – 1922ko urtarrilaren 5a, Hego Georgia) anglo-irlandar esploratzaile bat izan zen, Antartiar Esploraketa Heroikoaren Garaiko (1897-1922) pertsonaia garrantzitsuenetakoa ere bai. 1914an Endurance ontzian egin zuen espedizio ahaztezin eta harrigarriarengatik oroitua da batez ere. Bera buru izan zuten espedizioetako kideek The Boss ezizenez deitzen zuten, hots, "Buruzagia", espedizio hauetan izaera askotako jendeak elkarlan egin zezan zuen trebezia zela-eta.
Ernest Shackleton | |
---|---|
Ahotsa | |
Bizitza | |
Jaiotza | Kilkea Castle (en) , 1874ko otsailaren 15a |
Herrialdea | Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua |
Heriotza | Grytviken, 1922ko urtarrilaren 5a (47 urte) |
Hobiratze lekua | Grytviken |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
Familia | |
Aita | Henry Shackleton |
Ama | Henrietta Letitia Sophia Gavan |
Ezkontidea(k) | Emily Shackleton (en) (1904ko apirilaren 9a - |
Seme-alabak | ikusi
|
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Dulwich College (en) Brighton Grammar School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | esploratzailea, ofizierra, bidaiaria eta polar explorer (en) |
Enplegatzailea(k) | The Royal Magazine (en) Royal Scottish Geographical Society (en) (1904 - |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Royal Geographical Society |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Royal Navy |
Gradua | ontzi-teniente |
Parte hartutako gatazkak | Lehen Mundu Gerra Errusiako Gerra Zibila |
Biografia
« | Zientzi espedizio bateko buru gisa nik Scott aukeratuko nuke, raid azkar eta eraginkor batentzako Amundsen; baina zoritxarraren erdi-erdian, irteerarik ikusten ez duzunean, belaunikatu eta otoitz egin Shackleton bidali diezazuten. | » |
Raymond Priestley (1886-1974). Geologo eta esploratzailea. |
1874eko otsailaren 15ean Ernest Henry Shackleton Irlandako Kilkea herriko Kilkea Housen jaio zen, anglo-irlandar familia batean. 1922eko urtarrilaren 5ean Hego Georgia uhartean hil zen.
Ernest hamar anaiaren artean nagusia zen. Dulwich Collegen ikasi zuen 1887 eta 1890 artean. 17 urte zituela, merkataritza-ontzidian sartu zen, eta zenbait bidaia egin zituen hiru mastako belaontzi ingeles batean. 20 urterekin lotinant-gradua eskuratu zuen, eta lau urte geroago kapitainera aurreratu zuten. 1901ean Robert Falcon Scottekin ontziratu zen lehen aldiz, Antartikarako bidean. 1902ko azaroan, 82º16 hegoaldera iritsi ziren. Hegoaldera gizakiak inoiz ez heldutako puntua zela. Baina eskorbuto gaixotasuna sortu eta gero, bere ametsak alde batera utzi behar izan zituzten, eta Ingalaterrara itzuli.
1904ean Emily Dormanekin ezkondu zen Shackleton. Hiru seme-alaba izango zituzten (Raymond, Cecily eta Edward). Ernest desleiala izan zitzaion aldi askotan bere emazteari. Rosalind Chetwynd aktore amerikarrarekin mantendu zuen harremana garrantzitsuena izan zen. 1910ean hasi zen eta Shackletonen hil-ordura arte iraun zuen, 1922an.
Scottekin egin zuen bidaia gustukoa izan zuenez, Shackletonek bere espedizioa antolatu zuen, eta 1907ko abuztuaren 7an Antartikara jo zuen berriro. Hurrengo urtearen lehengo egunetan iritsi zen hara. Urtebete neketsu baten ondoren, 1909eko urtarrilaren 9an, 88º23 hegoalde latitude errekorrera iritsi ziren. Baina Hegobururaino 180 kilometro bakarrik falta zirenean, atzera egin behar izan zuten. 3000 kilometro Antartikan ibili ondoren, Ingalaterrara jo zuten.
1911ko abenduaren 14an, Roald Amundsen izan zen Hegoburura iristen lehena. Shackletonek, dezepzionatuta, beste helburu bat asmatu zuen: Antartika osoa zeharkatu zuen oinez, burutik igaroz. 3300 kilometroko ibilaldia izango zen. 1914ko urtarrilaren 8an Ingalaterratik irten zen Endurance ("Erresistentzia") izeneko ontzi batean. Berarekin 56 gizon zihoazen. Haien artean Frank Worsley eta Frak Wild zeuden. Guztiek, Hegoburuaren esplorazioaren historian inoiz izandako abentura gogorrenetako bat biziko zuten, Endurance-aren odisea (behean kontatua).
Ingalaterrara itzuli zirenean, 1917ko maiatzaren 29an, heroiei bezala egin zieten harrera. Baina Lehen Mundu Gerra ilundu zuen haien itzela.
1921eko azken egunetan, Shackleton Antartikara joan zen berriz, eskualdea hobeto kartografiatzeko aitzakiarekin. Azken bidaia izango zen hau. 1922ko urriaren 5ean, Hego Georgia uharte ondoan zegoela, Shackletonek bihotzaldi-krisi bat izan zuen. Hego Georgian lurra eman zioten eta oroigarri bat eraiki zuten bere eskifaiako gizonek.
Espedizio antartikoak
« | Bidaia arriskutsu baterako gizonak behar dira. Soldata eskasa. Berealdiko hotza. Hilabete luzeak iluntasun osoan. Etengabeko arriskua. Bizirik itzultzea ez da ziurtatzen. Ohorea eta esker ona arrakasta izanez gero. | » |
Ustez 1901an Ernest Shackletonek bere espedizio baterako boluntario eske The Times egunkarian itsatsitako iragarkia. |
1901 – Discovery Espedizioa
National Antartic Expedition izan zen izen ofiziala, baina Discovery Expedition izenaz ezagutzen da, RRS Discovery horixe baitzen erabilitako ontziaren izena. Royal Geographical Societyk antolatu zuen espedizioa eta Robert Falcon Scottek burutu zuen. Ross izeneko itsasora eta Ross izotz-barrerara iritsitako lehen espedizioa izan zen. Eskifaia errekrutatzeko, sekulan izandako prentsa iragarki ospetsuena publikatu zen: Men wanted for hazardous journey. Small wages. Bitter cold. Long months of complete darkness. Constant danger. Safe return doubtful. Honour and recognition in case of success. (Gizonak behar dira bidaia arriskutsurako. Soldata txikia. Sekulako hotza. Hilabete luzeak ilunpean. Etengabeko arriskua. Osorik itzultzea zalantzazkoa. Arrakasta kasuan, ohore eta aintzatespena.) Historialariek egunkarian publikatuta izan zela diote. Hala ere, ez da inoiz aldakirik aurkitu.
1902 – Hegobururako bidean
Shackleton, Scott eta Edward Wilson doktorearekin, oinez abiatu zen Hegoburura 1902an. Bidaia zaila izan zen oso, taldea trebatu gabea zela, gaizki ekipatuak baitzeuden eta zailtasun guztiak indar fisikoarekin gainditu zitzaketela uste zutelako. Txakurrak eraman zituzten, baina ez zekiten nola erabili. Hegoburura zihoazen lehen espedizio britainiar guztiei gertatu zitzaien bezala, janari gutxi zeramaten eta gizonak kilometro asko ibili behar zituzten gosez. Abenduaren 31an, Shackleton, Wilson eta Scott 87º17’ hego puntura iritsi ziren. Inoiz zapaldu gabeko lurra zen hura. Baina buelta eman behar zuten. Hegoburutik 463 itsas miliatara (857 kilometrotara) geratu ziren. Itzuleran, Shackleton eskorbuto gaixotasunak jo zuen eta Wilson doktoreak aldi bateko itsumena pairatu zuen. Morning ontzia ailegatu zenean espedizioari errelebua emateko, Scottek etxera bidali zuen Shackleton, ia guztiz suspertuta zegoen arren. Batzuek uste dute Scotti ez zitzaiola gustatzen Shackletonen ospea. Gainera, Scott Royal Navyko gizona zen eta horregatik Shackleton mespretxatu egiten zuen, merkataritzako marinakoa baitzen.
1907 – 1909 – Espedizio Antartika Britanikoa (Nimrod espedizioa)
Shackletonek antolatu eta burutu zuen British Antartic Expedition (1907-1909). Helburua Hegoburura iristea zen. Espedizio hau Nimrod bezala ezagutua zen (ontziaren izena) edota Farthest South Expedition bezala. Kanpaleku burua Ross uhartean ezarri zuen Shackletonek. Bere txabola, 1908an eraikia, World Monuments Watch izeneko zerrendan dago aipatuta, munduko ehun monumentu kaltetuen artean. Aurreko espedizioan txakurrak oso baliagarriak izan ez zirelako, Shackleton, Mantxuriako poniak erabili zituen aldi honetan. Baina hauek ere nahiko alferrak izan ziren.
Espedizio honen arrakasten artean, Erebus sumendira lehen igoera dago. Bestalde, Douglas Mawson, Edgeworth Davis eta MacKay Hegoburu magnetikoa aurkitu zuten 1909eko urtarrilaren 16an. Gainera, espedizoa sarrera bat aurkitu zuen Beardmore glaziarean zehar. Shackleton, Wild, Marshall eta Adams 88º23’ hegoaldera iritzi ziren. Horretarako, Mendilerro Transantartikoa zeharkatu zuten lehen gizonak izan ziren, eta lehen aldiz Hegoburuaren ordokia zapaldu zutenak. Hegoburutik 180 kilometrora zeuden bakarrik, baina berriro ere, buelta eman behar zuten. Erabaki zail honek bizitza salbatu zien dudarik gabe.
Shackleton heroi bat bezala itzuli zen Ingalaterrara eta berehala Sir izan zen izenduta. Hiru urtetik gozatu zuen hegoaldera urrutiago joan zen gizona izatearen gloriaz. Hegoburua eskuratzearen porrotaz, Shackletonek esaten zuen: "Hobe da astoa bizirik, lehoia hilda baino". Esan behar da Shackletonek eta bere gizonek zorte handia izan zutela etxerako bidean. Janarialdiak murriztu izan behar zituzten, seguritateko marjina ez izatera arte. Baina aldeko eguraldia egin zuen.
1914 – 1916 Transantartiko espedizio inperiala (Endurance itsasontziaren odisea)
Enduranceko espedizioa Londresetik atera zen 1914ko abuztuaren 1ean. Aldi honetan erronka Antartika alde batetik bestera zeharkatzea zen. Ibilaldia, Vashel badian hasiko zen, Weddell itsasoan, eta Hegoburura iritsiz gero, Rosseko uhartera abiatuko ziren, kontinentearen beste aldean.
Baina Vashel badiara iritsi baino lehen, ontzia izotzen artean geratu zen harrapatuta. Gizonak urtzaldira han bertan itxaroteko prestatu ziren, baina izotz bloken arteko tentsioak ontzia suntsitu zuten azkenez. Orduan hasi zen Enduranceko abentura. Gizonak izotz itsasoa zeharkatu zuten Enduranceko txalupak atoitzen. Bidetik espedizioko txakurrak hil eta jan egin behar zuten. Azkenez, urara ailegatu ziren eta Elephant uhartera (Hego Shetland uhartedian) nabigatu zuten. Han, txalupa bat konpondu zuten eta Shackleton, beste bost gizonekin, Hego Georgia uharterako bidea hartu zuen, han zeunden bale arrantzaleei laguntza eskatzeko. Elefante uhartea eta Hego Georgia arteko bidea, Drake pasabidea zeharkatzen, 6,5 metroko txalupa batean (James Caird izenekoa), udazken antartikoan, eta izarrak gida medio bakarra zeukatela, izugarrizko arriskutsua zen eta, dudarik gabe, ez dauka lehiakide itsasketa historian.
Sei gizonak, Hego Georgiako hegoaldera iritsi ziren eta, 36 ordutan, oinez zeharkatu zuten uharte erdian zegoen esploratu gabeko mendilerroa. Ibilaldi hau sineztezinezkoa da berez. Azkenez, urte eta erdi izotzen artean bizi eta gero, Shackletonek Endurance kanpoko gizonak aurkitu zituen. Elefante uhartean geratu ziren 22 gizonak erreskatatuak izan ziren, hiru ahaleginak egin behar zirela haienganaino ailegatzeko. Yelcho izeneko ontzi txiletarra (Luis Pardo Villalón zen kapitaina) hartu zituen azkenez 1916eko abuztuaren 30ean. Enduranceko eskifaia osoa bizirik irten zen abenturatik.
1921 – Azken bidaia (Quest espedizioa)
1920eko azken egunetan, Shackleton beste bidaia bat antolatzen saiatu zen. Bere helburua Iparburura iristea zen, Roald Admunsen baino lehen. Dirua eskuratu zuen, baina zenbait atzerapenak irteera oztopatu zuten. Negua zetozenez, Shackletonek bere patrozinatzailea konbentzitu zuen Antartikara beste espedizio bat egiteko.
Quest ontzia Londresetik itsasoratu zen 1921eko irailaren 17an, multzo ikaragarri bat agurtu zuela. Ontzian Enduranceko espedizioaren gizon asko zeuden: Frank Wild, J. A. Mcllroy, Tom Green medikua, Hussey sukaldaria, Macklin, Mclead, Kerr eta Worsley kapitaina. Espedizioaren helburu zientifikoa ez zegoen ezarrita. Grytvikenko portuan, Hego Georgian, lehorreratu zuten. Enduranceko espedizioan, hortxe itxaron zuten hilabete oso bat eguraldia hobetzera arte. 1922eko urtarrilaren 5ean, Shackleton bihotz krisi bat izan eta hil egin zen. Bere gorputza Ingalaterrara izan zen bidalita, baina bere alarguna Grytviken bertan lurperatuta izan zezala esan zuen. Han izan zen ehorzketa martxoaren 5ean.
Shackletonen Legatua
1994ean, James Caird Society-a Shackletonen itzelak oroitzapenean mantentzea ezarri zuen helburuz. Bere lehen bizitza osoko presidentea, Shackletonen semea izan zen, Edward Shackleton.
Shackletonen alargunaren bizitza telefilm batean izan zen kontatua. Channel 4 kanala egindako bi zatiko filmea da, "Shackleton" izenekoa eta Charles Sturridgek zuzenduta. Kenneth Branagh interpretatu zuen Shackletonen pertsonaia.
Enduranceko istorioa Shackleton´s incredible Voyage liburuan kontatu zuen Alfred Lansigek.
British Antartic Survey erakuntza daukan ontzi logistikoa Shackletonen izena darama. Bere hilobia Grytvikenen jende asko bisitatzen du urtero.
Bibliografia
- Shackletonek publikatuak
- The Heart of the Antarctic: The Story of the British Antarctic Expedition 1907 -1909 Sir Ernest Shackleton (Collins) ISBN 1-903464-28-5
- Shackleton: The Polar Journeys: Incorporating the "Heart of the Antarctic" and "South" Sir Ernest Shackleton (Collins, 2002) ISBN 1-903464-26-9
- South: Journals of His Last Expedition to Antarctica Sir Ernest Shackleton (Robson Books, 1999) ISBN 1-86105-279-0
- South: The Story of Shackleton's Last Expedition, 1914-17 Sir Ernest Shackleton (Ebury Press, 1991) ISBN 0-7126-3927-6
- Endurance: Shackletons Incredible Voyage Ernest Henry, Sir Shackleton, Christopher Ralling (Peter Bedrick Books, 1986) ISBN 0-87226-082-8
- Aurora Australis Sir Ernest Shackleton (Paradigm Press, 1986) ISBN 0-948285-07-9
- South: The Story of Shackleton's Last Expedition, 1914-17 Sir Ernest Shackleton (Heinemann, 1970) ISBN 0-434-69500-9
- Historia eta Biografiak
- Polar Castaways: The Ross Sea Party Of Sir Ernest Shackleton, 1914-17 Richard McElrea-koa (McGill-Queen's University Press, 2004) ISBN 0-7735-2825-3
- Shackleton Roland Huntford-koa. 2nd edition 1996, Abacus History, London. 774 orr. ISBN 0-349-10744-0
- Shackleton's Forgotten Expedition: The Voyage of the Nimrod Beau Riffenburgh-koa (Bloomsbury USA, 2004) ISBN 1-58234-488-4
- South with Endurance: Shackleton's Antarctic Expedition, 1914-1917 Frank Hurley-koa (Simon & Schuster, 2001) ISBN 0-7432-2292-X
- Shackleton's Forgotten Men: The Untold Tale of an Antarctic Tragedy Lennard Bickel-koa, Rt. Hon. Lord Shackleton (Thunder's Mouth Press, 2000) ISBN 1-56025-256-1
- Leading at the Edge: Leadership Lessons from the Extraordinary Saga of Shackleton's Antarctic Expedition Dennis N. T. Perkins, Margaret P. Holtman, Paul R. Kessler eta Catherine McCarthy (American Management Association, 2000) ISBN 0-8144-0543-6
- The Endurance: Shackleton's Legendary Antarctic Expedition Caroline Alexander-koa (Knopf, 1998) ISBN 0-375-40403-1
- Ernest Shackleton, 1957, James Fisherkoa
- Sir Ernest Shackleton, 2004, Brigitte Lozerec'hkoa
- DVD-ak
- Shackleton - The Greatest Survival Story of All Time Kenneth Branagh (A&E Home Video, 2002) ISBN B000063TON
- The Endurance - Shackleton's Legendary Antarctic Expedition Liam Neeson (Columbia Tristar, 2000) ISBN B0000A7W16
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ernest Shackleton |