Ernest Rutherford

Ernest Rutherford, Nelsongo lehenengo baroia (Brightwater, Tasman eskualdea, Zeelanda Berria, 1871ko abuztuaren 30a - Cambridge, Ingalaterra, 1937ko urriaren 19a) fisika nuklearraren aita izan zen. Alfa eta beta partikulak azaltzeaz gain, erradiazioak elementuen desintegratzea zekartzala ere azaldu zuen, eta horregatik 1908an kimikako Nobel saria eman zioten. Atomoen teoria orbitalaren aitzindaria izan zen urre xafla saiakuntzan gertatutako Rutherford sakabanaketan oinarrituta.

Ernest Rutherford

Lorden Ganberako kidea

1931ko urtarrilaren 22a - 1937ko urriaren 19a
44. Royal Societyko presidentea

1925 - 1930
Charles Scott Sherrington - Frederick Gowland Hopkins
Langworthy Professor (en) Itzuli

1907 - 1919
Bizitza
JaiotzaSpring Grove (en) Itzuli, Nelson eskualdea eta Brightwater (en) Itzuli, 1871ko abuztuaren 30a
Herrialdea Zeelanda Berria
BizilekuaZeelanda Berria
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaCambridge, 1937ko urriaren 19a (66 urte)
Hobiratze lekuaWestminster abadia
Familia
AitaJames Rutherford
AmaMartha Thompson
Ezkontidea(k)Mary Georgina Rutherford (en) Itzuli  (1900eko ekainaren 28a -
Seme-alabak
Familia
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Canterbury (en) Itzuli
Trinity College
Cambridgeko Unibertsitatea
Nelson College (en) Itzuli
Hezkuntza-mailaArtean graduatua
Arte-masterra
Zientziatan graduatua
Zientzietako doktorea
Tesi zuzendariaAlexander William Bickerton (en) Itzuli
Joseph John Thomson
Doktorego ikaslea(k)Nazir Ahmed (en) Itzuli
Norman Alexander (en) Itzuli
Edward Victor Appleton
Robert William Boyle (en) Itzuli
Rafi Muhammad Chaudhry (en) Itzuli
Alexander McAulay (en) Itzuli
Cecil Frank Powell
Henry DeWolf Smyth (en) Itzuli
Ernest Thomas Sinton Walton
C. E. Wynn-Williams (en) Itzuli
Yulii Khariton (en) Itzuli
Hans Geiger
Piotr Leonidovitx Kapitsa
David Shoenberg (en) Itzuli
Charles Drummond Ellis (en) Itzuli
James Chadwick
Ralph H. Fowler
Douglas Hartree (en) Itzuli
Mark Lawrence Elwin Oliphant
John Cockcroft
Leslie Fleetwood Bates (en) Itzuli
Patrick Maynard Stuart Blackett
Ernest Marsden (en) Itzuli
Henry De Wolf Smyth (en) Itzuli
John Douglas Cockcroft (en) Itzuli
Alexander Leicester McAulay (en) Itzuli
Ernest Marsden (en) Itzuli
Mark Lawrence Elwin Oliphant
Ernest Thomas Sinton Walton
Harriet Brooks (en) Itzuli
George Laurence
Hizkuntzakingelesa
Irakaslea(k)Joseph John Thomson
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakfisikari nuklearra, kimikaria, fisikaria, katedraduna, politikaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Manchesterreko Unibertsitatea
McGill Unibertsitatea  (1898 -  1907)
Victoria University of Manchester (en) Itzuli  (1907 -  1919)
Cavendish laborategia  (1919 -  1937ko urriaren 20a)
Jasotako sariak
KidetzaMerituaren Ordena (Erresuma Batua)
Royal Society
Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia
Zientzien Pontifize-Akademia
Zientzien Bavariar Akademia
Sobietar Batasuneko Zientzien Akademia
Suediako Zientzien Errege Akademia
Frantziako Zientzien Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Zientzien Errusiar Akademia
Prusiako Zientzien Akademia
Amerikako Sozietate Filosofikoa
XL izeneko Zientzien Akademia Nazionala
Arteen eta Zientzien Herbehereetako Errege Akademia
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Manchester Literary and Philosophical Society (en) Itzuli
Accademia delle Scienze di Torino

Musicbrainz: e3a26aeb-272e-48ce-aa55-32063ffc8391 Find a Grave: 1384 Edit the value on Wikidata

Rutherfordek atomoaren inguruan egindako ikerketa eta aurkikuntzak Darwinek eboluzio teorian, Newtonek mekanikan, Faradayk elektrizitatean edo Einsteinek erlatibitatean egindakoen parekoak dira.

Biografia

Gaztaroa

Rutherford Spring Groven jaio zen, (gaur egun Brightwater) Zeelanda Berrian. Nelson College-n ikasketak egin eta gero, Zeelanda Berriko Cambridgeko unibertsitatean ikasteko beka bat irabazi zuen. 1895an, ikasketak bukatu ostean eta bi urtez teknologia elektrikoari buruz ikerketak egin eta gero, Rutherford Inglaterrako Cambridge Unibertsitateko Cavendish laborategira posgraduatu bat egitera joan zen. Zeelanda Berria utzi zuenerako, elektrizitate eta uhin teorian egindako saikuntzak direla eta, ikertzaile azkar eta bikainaren fama zuen. Thomson, geroago elektroiaren aurkitzailea izango zela, hau entzun eta Rutherford erreaktibitateari buruz egiten ari ziren frogetara gonbidatu zuen. Rutherford erreaktibitatean bere bizitzako pasioa aurkitu eta telegrafoaren aurkikuntzak Marconiren etorrerararte itxoingo zuen.

Helduaroa

1898an Rutherford Kanadako McGill unibertsitatearen fisikari nagusi izendatua izan zen eta bertan egin zituen 1908an kimikan Nobel saria irabaziko zion aurkikuntza: erradiatibitatea atomoen berezko desintegratzea da. Ideia honek ordurarte atomoaren ezaugarri funtseskoenetariko batekin apurtzen zuen, hau da, atomoak izaera egonkorra duela. Gutxira, elektroiaren aurkikuntzarekin, atomoak erdibituezinak direla ere frogatu egin zuen Rutherforden lankide Thomsonek.

Rutherforden saiakuntzetan materia erradiaktiboak beti denbora berdina hartzen zuen laginaren erdia desintegratzen, — "semidesintegrazio periodo" deritzona— Desintegratze konstante hau erloju bat balitz erabilita, Lurraren adina zehazteko erabili zuen. Zientzialari guztiek sinesten zuten baino askoz zaharragoa zela iragarri zuen. Erradiatibitateari buruzko ikerketak egiten zituen bitartean alfa, beta eta gamma izpiak terminoak asmatu zituen, bai eta radon gasa.

Nobel saria kimikan jasotzea harrigarria izan zen benetan, Rutherfordek kimika sazizientziatzat hartzen baitzuen. Beraren esanetan: "Zientzian bi arlo daude, fisika eta seilu bildumatzea" [1].

1907an Manchesterreko unibertsitateko fisikari nagusitzat zegoenena, atomoen izaera nuklearra aurkitu zuen, oxigenoa nitrogenotik sortu eta gero. Niels Bohrekin lanean hari zela, neutroien existentzia beharrezkoa zela burutatzen hasi zen, protoien karga positiboen indar aldaratzaileak orekatu eta atomoaren nukleoaren sakabanaketa aurrezainduko zuen partikula.

Solvayko hirugarren konferentzia. Rutherford lehenengo hilaran eskuinetik hirugarrena da, R.A.Millikan eta Marie Curie eta gero.

Azken urteak

1914an Ingalaterran zaldun bilakatu zuten. 1917an Cavendish laborategira zuzendari moduan bueltatu zen eta berarekin lanean zenbiltzan hainbat Nobel sariak ere jaso zituzten, esaterako Chadwick 1923an neutroia aurkitzeagatik, Cockcroft etaWalton partikula azeleratzaile batekin atomo bat banatzeagatik eta Appleton ionosferaren existentzia frogatzeagatik. 1925an Rutherford Merituaren Ordenean sartzen utzi zioten eta 1931an Cambridgeko "Baron Rutherford of Nelson" bilakatu zen. Titulu hau bere heriotzarekin desagertu zen.

Bere ohorez rutherfordium elementua izendatu zuten 1997an, bai eta Marte eta ilargiko hainbat krater, eta pare bat eraikin Cavendish laborategi (Ingalaterra), Canadan eta Zeelanda Berrian. Peter Kapitza, Rutherforden lankide bat kokodrilo baten sakongrabatu bat dago ere bere ohorez. Badirudi Rutherfordek oso abots ozena zuela eta norabait zihoanean bere abotsa bera baino askoz lehenago iristen zela, Peter Pan filmean kokodriloek egiten zuten antzera.

Rutherford Zeelanda Berriko 100 dolarreko diru paperean agertzen da, bai eta hainbat nazioetako seiluetan: Unitate Sobietikoan 1971an, Suezian 1968 eta Zeelanda Berrian 1971 eta 1999.

Rutherford ere ezaguna da 1933an egin zuen adierazpenagatik: The energy produced by the atom is a very poor kind of thing. Anyone who expects a source of power from the transformation of these atoms is talking moonshine. edo euskeraz, "Atomoak igortzen duen energia oso txikia da. Atomoen transformaketatik energia atera nahi duen edonor ahuntzen gauerdiko eztulaz ari da".

Erreferentziak

  1. Bill Bryson, A Short History of Almost Everything (UK: Transworld Publishers Ltd, 2004), 280-282 orrialdeak

Ikus, gainera

Kanpo estekak


This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.