Ernest Lluch kultur etxea
Ernest Lluch Kultur Etxea Donostiako Amara auzoan dagoen kultur etxea da. 2001ean inauguratu zen eta Anoeta Estadioaren barruan kokatua dago. Izena Ernest Lluch politiko eta ekonomista katalanaren omenez jarri zioten.
Ernest Lluch Kultur Etxea | |
---|---|
Ernest Lluch Kultur Etxea | |
Sortze data : | 2001 |
Lekua : | Anoeta pasealekua, 7 Amara Donostia, Gipuzkoa EH Ernest Lluch kultur etxea Ernest Lluch kultur etxea (Donostia erdigunea) |
Zuzendaria : | Iñaki Gabarain |
Webgunea : | Ernest Lluch Kultur Etxeko webgunea |
Bi atal edo "fasetan" banatua dago. 1. fasean, liburutegia, Haurtxokoa, tailerrak eta administrazio bulegoak daude. 2. fasean Gaztelekua, Erakusketa aretoa eta areto nagusia dago.
Musika, kultura eta artearekin zerikusia duten jarduera, ikuskizun, ikastaro, hitzaldi eta kontzertuak egon ohi dira. Bere berezitasunari dagokionez, literatura eta, orokorrean, pentsamendu kritikoarekin lotutako gaiak daude.
Donostia Kultura Enpresa Erakunde Publikoak (EEP) kudeatzen du.
Kanpo estekak
- Ernest Lluch Kultur Etxea (Gaztelaniaz)
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.