Ernest Lluch

Ernest Lluch i Martín (Vilassar de Mar, Katalunia, 1937ko urtarrilaren 21a - Bartzelona, Katalunia, 2000ko azaroaren 21a) ekonomialaria eta politikaria izan zen, PSC alderdiari lotua. Osasun eta Kontsumoko ministro izan zen 1982. eta 1986. urteen bitartean.

Ernest Lluch

Q50600068 Itzuli

1989 - 1995

Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1986ko uztailaren 10a - 1989ko urtarrilaren 31 - Josep Corominas i Busqueta (en) Itzuli
Barrutia: Bartzelona
Hautetsia: 1986ko Espainiako hauteskunde orokorrak

Minister of Health and Consumer Affairs of Spain (en) Itzuli

1982ko abenduaren 3a - 1986ko uztailaren 25a
Manuel Núñez Pérez (en) Itzuli - Julián García Vargas (en) Itzuli

Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1982ko azaroaren 10a - 1986ko apirilaren 23a
Barrutia: Bartzelona
Hautetsia: 1982ko Espainiako hauteskunde orokorrak

Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1979ko martxoaren 15a - 1982ko abuztuaren 31
Barrutia: Girona (en) Itzuli
Hautetsia: 1979ko Espainiako hauteskunde orokorrak

Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1977ko uztailaren 8a - 1979ko urtarrilaren 2a
Barrutia: Girona (en) Itzuli
Hautetsia: 1977ko Espainiako hauteskunde orokorrak
Bizitza
JaiotzaVilassar de Mar, 1937ko urtarrilaren 21a
Herrialdea Katalunia
Lehen hizkuntzagaztelania
katalana
HeriotzaBartzelona, 2000ko azaroaren 21a (63 urte)
Hobiratze lekuaMaià de Montcal
Heriotza moduagiza hilketa: bala zauria
HiltzaileaEuskadi Ta Askatasuna
Euskadi Ta Askatasuna
Familia
Ezkontidea(k)Dolors Bramon  (1966 -  1982)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaBartzelonako Unibertsitatea
Parisko Unibertsitatea
Hezkuntza-mailadoktorea
Tesi zuzendariaFabián Estapé (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerakekonomialaria, politikaria, unibertsitateko irakaslea eta idazlea
Lantokia(k)Madril eta Bartzelona
Enplegatzailea(k)Valentziako Unibertsitatea
Bartzelonako Unibertsitatea
Menéndez Pelayo Nazioarteko Unibertsitatea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Kataluniako Sozialisten Alderdia
Espainiako Langile Alderdi Sozialista

2000. urtean ETAk hil zuen, 63 urte zituela. Hiru alaba zituen: Eulàlia, Rosa eta Mireia.

Bizitza

Ekonomia Jakintzetako doktore Bartzelonako Unibertsitatean, Pariseko Sorbonan zabaldu zituen ikasketak. Bartzelonako Unibertsitateko irakasle laguntzaile zela, espedientea egin, hainbat alditan atxilotu eta Unibertsitatetik bota zuten Frankismoaren aurkako jardueragatik.

Valentziako Unibertsitateko Ekonomiako katedraduna (1974) eta Bartzelonako Unibertsitate Zentraleko Doktrina Ekonomikoen Historiako katedraduna izan zen. Bere azken kargu ofiziala Santanderko Menéndez Pelayo Nazioarteko Unibertsitateko Erretoretza izan zen, 1989tik 1995era.

1977an diputatu aukeratu zuten Gorte Konstituziogileetarako hauteskundeetan, Socialistes de Catalunyako (PSOE eta PSC-Congrès koalizioa) zerrendaburu izan baitzen Gironako barrutian. 1979an berraukeratua izan zen Gironatik, dagoeneko PSCren ordezkaritzat; eta 1982an berriro ere, baina Bartzelonatik. 1980ko apirilean Espainiako Kongresuko PSOEko kide katalanen bozeramaile aukeratu zuten. 1982an Felipe Gonzalezek Espainiako Osasun eta Kontsumoko ministro izendatu zuen bere lehen agintaldirako, eta horretan aritu zen 1986 arte. Bere agintaldiko gertakari garrantzitsuena 1984ko Osasun Lege Orokorra da; izan ere, Lluch izan zen lege horren ekarle nagusia, eta lege horretan jarri baitziren osasun-laguntza unibertsalerako oinarri legalak.[1]

1986ko maiatzean, politikaren lehen lerroa utzita, Doktrina Ekonomikoen Historiako katedra berreskuratu zuen Bartzelonako Unibertsitate Zentralean. 1989ko urtarrilaren 2an Menéndez Pelayo Nazioarteko Unibertsitateko (UIMP) errektore izendatu zuten. 2000. urtean, irmo zabaldu zuen Begoña Urroz titiko umea izan zela, 1960an, ETAk hildako lehen biktima.[2] Espainiako Kongresuak eta Nazio Batuen Erakundeko espainiar ordezkariak teoria hori bere egin eta zabaldu zuten.[3] Teoria hori, lehenago eta geroago, gezurtatua izan zen.[4][5][6]

Bazuen Donostiarekiko lotura, eta Elkarri elkarte bakezaleko kide izan zen. Bakea lortzeko eta giza eskubideak errespetarazteko bidetzat elkarrizketaren eta zubi-lanaren aldekoa zen; baina hain justu hori izan zen, ETAko kideek ondoren aitortu zutenez, bera hiltzeko arrazoi nagusia.[7]

Lanak

  • El pensamiento económico en Cataluña entre el renacimiento económico y la revolución industrial: la irrupción en la escuela clásica y la respuesta proteccionista (1970)
  • La vía valenciana (1975)
  • La Cataluña vencida del siglo XVIII: claroscuros de la ilustración Catalunya vençuda del segle XVIII. Edicions 62, (1996) (katalanez)
  • Las Españas vencidas del siglo XVIII: claroscuros de la Ilustración. Editorial Crítica, (1999)
  • La alternativa catalana (1700-1714-1740)

Erreferentziak

  1. 1986ko apirilaren 25eko 14/1986 Legea, "Osasun Lege Orokorra"
  2. (Gaztelaniaz) «¿La primera víctima de ETA?» El Correo 2010-06-19 (Noiz kontsultatua: 2019-10-03).
  3. (Gaztelaniaz) «El Gobierno español reconoce que Begoña Urroz fue víctima del DRIL, y no de ETA» naiz: 2019-06-25 (Noiz kontsultatua: 2019-06-25).
  4. Ainhoa OIARTZABAL: «Begoña Urroz afera», Berria egunkariko Igandea gehigarriko erreportaje luzea, 2011-02-20.
  5. (Gaztelaniaz) Javier NÚÑEZ: «Verdad eclipsada», Deia, 2010-02-21.
  6. Ainhoa OIARTZABAL: «Polizia agirien arabera, DRILek hil zuen Begoña Urroz haurra, ez ETAk», Berria, 2013-05-05.
  7. (Gaztelaniaz)«ETA mato a Ernest Lluch porque era un hombre de paz», El País, 2002-07-05.

Ikus, gainera

Kanpo-estekak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ernest Lluch
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.