Ermuko espiritua

Ermuko espiritua 1997 urtean ETAk Miguel Ángel Blanco PP alderdiko Ermuko zinegotzia bahitu eta erail ondoren espainiar nazionalismoarekin lerrokatutako gizarte eta politikagintzako hainbat sektoreetan sortutako erreakzio eta joera da. Espainiar nazionalismoaren alderdi eta eragile politiko nagusiek Espainian adostutako fronte politiko bateratua izan zen, bereziki Hego Euskal Herrian beren tesi politikoak ezartzeko asmoz, hasiera batean ETAren aurkako joera zela aipatu zuten, ondoren ezker abertzalearen aurka zabaldu zuten, eta handik denbora gutxira, Ermuko espiritua eusko abertzaletasun osoaren aurka egiteko joera orokortua bilakatu zuten.

Joera honen ondorioz espainiar nazionalismoarekin ari eta garbi lerrokatutako Ermuko Foroa sortu zen eta beste zenbait espainiar erakunde eta talde nazionalisten bitartez zuzendu izan da.

Kritikak

Hego Euskal Herrian jende ugarik ETA aitzakitzat hartzen duen espainiar nazionalismoaren ezkutuko euskalduntasunaren aurkako joera bat besterik ez dela ere kritikatu izan du, beste askok garaiko Espainiako Gobernuak eta haren menpeko espainiar hedabideek artifizialki sortu eta puzturiko eta Espainia aldean hauteskundeetan bozkak lortzeko asmakuntza bat besterik ez dela ere aipatu izan dute.

2007an, Ermuko Udalbatzak Ermuko Foroak udalerriaren izena gehiago erabil ez zezan eskatzeko proposamena onartu zuen.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.