Ermua
Ermua[1] Bizkaiko ekialdeko udalerri bat da. Administratiboki Durangaldea eskualdean sartuta dago, nahiz eta geografikoki, Ego ibarrean kokatua egonik, Debabarrenekoa izan. Ondo-ondoan du Eibar (Gipuzkoa), ia bat eginda daude. 2016. urtean 15.989 biztanle zituen.
- Artikulu hau Bizkaiko udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ermua (argipena)».
Ermua | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizkaia, Euskal Herria | |||||||||||
Ermuko erdigunea. | |||||||||||
| |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Euskal Autonomia Erkidegoa | ||||||||||
Lurraldea | Bizkaia | ||||||||||
Eskualdea | Debabarrena | ||||||||||
Izen ofiziala | Ermua | ||||||||||
Alkatea | Juan Carlos Abascal Candas (PSE-EE/PSOE) | ||||||||||
Posta kodea | 48260 | ||||||||||
INE kodea | 48034 | ||||||||||
Herritarra | ermuar[1] | ||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Koordenatuak | 43°11′12″N 2°30′09″W | ||||||||||
Azalera | 6,17 km² | ||||||||||
Garaiera | 199 metro | ||||||||||
Distantzia | 43 km Bilbora | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 15.599 (2023) 10 (2022) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 2665,96 bizt/km² | ||||||||||
Hazkundea (2003-2013)[2] | -% 2,92 | ||||||||||
Zahartze tasa[2] | % 21,1 | ||||||||||
Ugalkortasun tasa[2] | ‰ 32,95 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera tasa[2] | % 77,2 (2011) | ||||||||||
Genero desoreka[2] | % 7,48 (2011) | ||||||||||
Langabezia erregistratua[2] | % 12,74 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak[2] | % 27,59 (2010) | ||||||||||
Kaleko erabilera [3] | % (2016) | ||||||||||
Etxeko erabilera [4] | % 14.21 (2016) | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Webgunea | http://www.ermua.es |
Geografia
Ermua haran estu batean dago, Ego ibaiaren ondoan. Haranaren estutasunak eta erliebearen zailtasunak etxebizitza gehienak haranaren behealdean eraiki beharra ekarri zuen XX. mendeko etorkinak erruz herriratu zirenean. Ermua Oiz eta Urko mendien artean dago; hurrenez hurren, 1.026 eta 730 metro dituzte mendi horiek.
Bizkaian dentsitate handieneko udalerria da. 1960ko eta 1970eko hamarkadetan eraiki ziren etxebizitza berri gehienak 9 solairuko blokeak dira.
Udalerri mugakideak
Iparraldean, Mallabia udalerriarekin egiten du muga; hegoaldean (Sallabente auzoa), Zaldibarrekin; eta, ekialdean, Eibarrekin. Ermua Durangaldeko eskualdean dago.
Historia
Ermua 1140 eta 1383 artean sortu zuten, garai hartako udalerri bizkaitar askorekin gertatu bezala, sortzearen urte zehatza ez dakigu, ordea. Gaztelako hainbat erregek hiribilduaren foruak berretsi zituzten behin baino gehiagotan. Hasierako herri txiki hartako ekonomia nekazaritza eta burdinola bakan batzuetan oinarritzen zen. Ermua Zaldibarko jaunen menpe zegoen.
1514. urtean Ermuak 320 biztanle zituen eta hiru kale. Gernikako batzar nagusietako 12. jesarlekua betetzen zuen. Mendeetan zehar izandako izurriteek eta Frantziaren inbasioek (XVIII. mendearen amaierako Konbentzioaren gerra, esaterako), biztanleriaren hazkundea moteldu zuten; hala, 1843an, 400 biztanle inguru bizi ziren Ermuan.
Industrializazioaren garapenak, ordea, hazkunde demografiko eta ekonomikoa indartu egin zuten, auzoko Eibarren gertatu bezala, burdina eta armagintzarekin erlazionaturiko industriak aurretik ezagutu gabeko garapena izan zuten. Horrek lanpostu ugari sortu eta eskulan handiaren beharra ekarri zuen. Horregatik, Ermua immigraziorako jomuga bilakatu zen Espainiako hainbat pertsonarentzat. Galiziatik eta Gaztela eta Leondik etorri ziren, besteak beste.
1997an, Miguel Angel Blanco PPko zinegotziaren bahiketak eta ondorengo hilketak, famatu egin zuten Ermua Espainia osoan. Gertaera hark euskal gatazkan eragin esanguratsua izan zuen eta manifestaldi handiak eragin zituen herri eta hiri askotan. Ermuko herri ekimenen omenez, Ermuko Foroa sortu zen, terrorismoaren biktimen alde jotzea, ETAren ekintzak salatzea eta eusko nazionalismoa kritikatzea helburu izanik.
Demografia
Espainiako Gerrate Zibilaren ondorengo urteetako hazkundeak, inolako ordenarik gabe egina, ermuarren bizi-kalitatea baldintzatu zuen urteetan zehar. Zerbitzu eta plangintza ezak ur eskasia ekarri zuen 1980ko hamarkadan. 1970eko hamarkadan hasitako krisialdi industrialak eta bizi-kalitatearen okertzeak, berriz, aurreko hamarkadetako hazkundearekin amaitu zuten. Gaur egun, Ermuak biztanleak galtzen ditu, etengabe.
Biztanleriaren bilakaera
Ermuko biztanleria |
---|
Politika
Ermuko alkatea 2018 urtea ezkeroztik Juan Carlos Abascal da, PSOE alderdikoa.
Udal hauteskundeak
2003ko hauteskundeetan PSOEk 4.698 boto lortu zituen, PPk 1.962 boto, EAJ-EA koalizioak 1.528 boto eta Ezker Batuak 928 boto. Aipagarria da baliogabeko botoek izan zuten gorakada, ezker abertzaleak hauteskundeetara aurkezturiko zerrendak Espainiako Auzitegi Nazionalak baliogabe utzi eta gero. Zinegotziei dagokionean, PSOEk 9 lortu zituen, PPk 4, EAJ eta EAk 3 eta Ezker Batuak 1.
2007ko udal hauteskundeetan, PSE-EEk 9 zinegotzi eskuratu zituen, PPk 4, EAJk 2 eta EB-Bk beste 2. Hauteskunde horietarako ere ezker abertzalea ordezkatzen zuen EAE-ANVren zerrenda legez kanpo utzi zuten.
2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz, PSE-EEko Carlos Totorikak gehiengoa galdu zuen, baina Ermuko alkate izaten jarraitu zuen, PP alderdiarekin egindako itun bati esker.[5]
2015eko hauteskundeen ondoren, Totorika berriro hautatu zuten alkate, gutxiengoan, bere alderdiaren 6 botoei esker. Gainerako alderdiek nork bere hautagaiari eman zion botoa eta EAJk eta PPk zuri bozkatu zuten.
2019 udal hauteskundeetan PSE-EE izan zen garaile, 7 zinegotzi eskuratu baitzituen. Juan Carlos Abascal hautatu zuten alkate.
Ermuako udalbatza | |||||
Alderdia |
2015 |
2019 | |||
Zinegotziak | Boto kopurua | Zinegotziak | Boto kopurua | ||
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE-PSOE) | 6 / 17 |
7 / 17 |
|||
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ-PNV) | 3 / 17 |
4 / 17 |
|||
Euskal Herria Bildu (EH BILDU)* | 3 / 17 |
3 / 17 |
|||
Se Puede Ermua Ahal Da -> Ahal Dugu | 2 / 17 |
2 / 17 |
|||
Alderdi Popularra (PP) | 2 / 17 |
1 / 17 |
|||
Irabazi | 1 / 17 |
||||
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.eus webgunean |
Alkateen zerrenda
Alkatea | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera | Alderdia |
Francisco Berjón | 1983 | 1991 | Euskadiko Alderdi Sozialista |
Carlos Totorika | 1991 | 2018 | Euskadiko Alderdi Sozialista |
Juan Carlos Abascal | 2018 | Jardunean | Euskadiko Alderdi Sozialista |
Kultura
Euskara
Ermuko euskara Debaerdiko euskaran[9][10] dago katalogatuta, sortaldeko bizkaieraren barnean. Ermuarekin batera, Bergara, Eibar, Elgeta, Mallabia, Soraluze eta Antzuola ere sartzen dira bertan.
Ondasun nabarmenak
- Valdespina jauregia, egun udaletxea.
- Donejakue apostoluaren eliza, herriko parrokia.
- Lobiano jauregia.
Ermuar ospetsuak
- Andres Orbe Larreategi (1672-1740), Bartzelonako apezpiku, Valentziako artzapezpiku eta Gaztelako inkisidore nagusia; Ermuko eraikin eta artelanen mezenasa.
- Andrés Agustin Orbe Zarautz (1722-1754): Valdespinako lehen markesa eta Ermuko alkatea.
- Maria Josefa Aedo González (1766-1805), Mesedeetako erlijiosoa.
- Gillermo Bengoetxea Izagirre (1878-1966), pilotaria, bertsolari eta idazlea.
- Alejandro Aranburu Ormaetxea (1885-1956), pilotaria.
- Maria Magunazelaia Loroño (1904-2000), txirrindularia.
- Espe Alegria (1906-1991), irakasle eta irrati-esataria.
- Irene Ibaibarriaga Ormaetxea (1918 - 2014), erraketista.
- Lucia Areitioaurtena Isasi-Isasmendi (1925 - 2019), erraketista.
- Juanita Ibaibarriaga Uriarte (1934-1992), aktibista.
- Jasone Salaberria Fuldain (1952-2021) euskal linguista, irakasle eta ikertzailea.
- Imanol Arias (1956-), aktorea.
- Estibalitz González Solozabal (1963-), idazlea eta ipuin-kontalaria.
- Txabi Arnal Gil (1967-), maisu eta idazlea.
- Miguel Ángel Blanco Garrido (1968-1997), ETAk hildako Alderdi Popularreko zinegotzia.
- Alazne Aiestaran Yarza (1972-) kazetaria eta EHUko irakasle eta ikerlaria.
- Igor Astarloa Askasibar (1976-), txirrindularia.
- Ainhoa Zuazua Rubira (1980-), abeslari sopranoa
- Matxalen Ziarsolo Areitioaurtena (1982-), eskubaloi jokalaria.
Erreferentziak
- Euskaltzaindia. (PDF) 145. arauaː Bizkaiko herri izendegia. .
- Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- (Gaztelaniaz) Totorika repetirá como alcalde y gobernará con el PP 2011/07/06an kontsultatua
- «Bengoetxea Isasi-Isasmendi, Maria - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-04).
- «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-04).
- «Eraztuna euskaraz egiteagatik - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-04).
- «Debaerdikoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-07-09).
- «Ermua - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-07-09).
Kanpo estekak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Bizkaia |