Hermesinda Gartzeitz

Hermesinda Gartzeitz[1] edo Ermesenda Gartzeitz[2][oh 1]latinez: Ermesenda Garceiz[3]— (?, ??, 1110eko uztailaren 1a eta gero) Iruñeko infanta izan zen.

Hermesinda Gartzeitz
Bizitza
JaiotzaXI. mendea
Herrialdea Iruñeko Erresuma
HeriotzaXII. mendea ( urte)
Familia
AitaGartzia IV.a Santxitz
AmaEstefania Foixkoa
Anai-arrebak
LeinuaXimeno etxea
Jarduerak
Jarduerakaristokrata

Biografia

Gartzia Santxitz Iruñeko erregearen eta haren emazte Estefania Foixkoaren alaba zen. Antso IV.a Gartzeitz erregea, berriz, neba zuen.

1076ko ekainaren 4an, Raimundo neba eta biek Antso erregea hil zuten, Funesko Peñalengo amildegitik behera botata. Hilketaren ondorioz, Alfontso VI.a Gaztelakoak Errioxa okupatu zuen eta Antso Ramiritz Aragoiko kondea Iruñeko errege bihurtu zen[4]. Raimundok fratrizida ezizena hartu zuen.

Hermesindak Alfontsoren Gortean topatu zuen babesa, eta baita senarra ere; izan ere, urte hartan berean Iharnotzeko jaun Fortun Antsorekin ezkondu baitzen.[5]

Oharrak

  1. Euskaltzaindiaren 192. arauko irizpideak jarraituz (2. orrialdeko hirugarren irizpidea), Ermesenda edo Hermesinda 66. arauan agertzen ez direnez, Euskal Izendegiko forma erabili behar da, hau da, Ermesenda. Aldiz, arau honetako adibide zerrendan Hermesinda aurkitzen dugu (8. orrialdean). Ustezko kontraesan hau dela eta, oraingoz testuan Ermesenda eta baita Hermesinda ere erabili dira.

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia. 192. araua: Iruñeko eta Nafarroako Erresumako errege-erreginen izenak. (Azalpena: hau da 8. orrialdeko zerrendan agertzen den forma).
  2. Euskaltzaindia. 192. araua: Iruñeko eta Nafarroako Erresumako errege-erreginen izenak. (Azalpena: hau da 2. orrialdeko irizpideen araberako forma, hots, ponte-izen hau Euskaltzaindiaren Euskal Izendegian agertzen da).
  3. Euskaltzaindia. Euskal Izendegia.
  4. Minguez, José María. (2000). Alfonso VI. Hondarribia: Nerea ISBN 978-84-89569-47-8..
  5. genealogy.euweb.cz

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.