Erloju mekaniko

Erlojuaren mekanikoa denboraren iragatea neurtzeko prozedura mekanikoa erabiltzen duen erloju mota bat da. Erloju mota honetan multzo ezberdinak daude: fenomeno natural baten neurketa kontuan hartuz denbora neurtzen duten erlojuak (eguzki erlojuak, ur erlojuak) eta kuartzoaren oszilazioan oinarritutako elojuak, azken hauek gainera osagai elektronikoak izan ditzakete.

Teknikoki mintzatuz, erloju hauen barnean dagoen makinariari kalibre deitzen zaio, eta erlojugintzako diseinuzko produktua da. Kanpoaldea eta apaingarriak (kaxa deritzona) bitxigintzaren produktuak dira, horregatik zenbait erloju markek kanpoaldea diseinatu eta barnean beste markek edo etxeek eginiriko kalibreak muntatzen dituzte.

Sakelako erloju baten barne osagaiak.

Historia

Lehen erloju mekanikoak txinatarrek asmatu zituzten XI. mendean, funtzionamendu iraukorrerako ihes-mekanismo batez horniturik. Erdi Aroan Europan ere hasi ziren egiten lehenengo erloju mekanikoak. Richard de Wallingfordek (1292-1336), horrelako bat eraiki zuen 1330. urte inguruan, planetario astronomiko modura erabiltzeko. Geroago, Pizkundetik aurrera, Galileo-k (1564-1642) eta, bereziki, Huygens-ek (1629-1695) aurrerapen handiak egin zituzten, pendulu-erlojua asmatuz eta hobetuz, denboraren neurketa zehatzagoak egin ahal izateko.

Oro har, erloju mekanikoak higidura oszilakorretan oinarriturik daude. Higidura hori iraunkortzeko, energiaz hornitu behar dira erlojuak modu era kontrolatu desberdinetan, hala nola grabitatez, pendulu batez, malgukien bidez, elektrizitatez… Izatez, erlojuen neurketa higidura edo oszilazioen kopurua zenbatuz egiten da.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.