Antzinako Greziako erlijioa
Antzinako Greziako erlijioa Antzinako Grezian egindako erritual eta sinesmenen bilduma da, greziar mitologian oinarrituak. Edonola ere, orduko Greziak, ohitura erlijiosoak hain ezberdinak izan ziren ezen ezin baita erlijio bakartzat hitz egin.
Antzinako greziarren tradizio kulturalak Grezia kontinentaletik haratuago zabaltzen ziren: Joniako kostalde eta uharteetara (Asia Txikian), Magna Greziara (Siziliara eta hegoaldeko Italiara) eta baita mendebaldeko Mediterraneon barreiaturiko greziar kolonietara ere. Gainera, antzinako Greziako erlijioak, etruskoen sinesmenez eralkia, antzinako Erromako erlijioa sortu zuen.
Egungo adituen arabera, jatorrizko greziar erlijioak erdialdeko Asiako estepetako xamanismoaren eragin handia (edo baita jatorria ere) izan zuen. Sinismen hauek Eszitian zegoen Olbia koloniatik Grezian barrena hedatu ziren.[1]
Ezaugarri nagusiak
Orduko greziar gizartea egungo gizarteak baino erabat ezberdina izan zen. Antzinako grezieraz «erlijio» hitza bere ere ez zen existitzen. Egun erabiltzen ditugun kontzeptuak ezin dira erabili greziarren sinismenak ondo azaltzeko.[2]
Antzinako Greziako erlijioaren erritu eta sinismen nagusiak aro arkaikoan (K.a. VIII. eta K.a. VI. mendeen artean) ezarri ziren, bere egitura politiko nagusia- polisa- sortu zuten ahala eta idazkera zabaldu zen ahala (K.a. 800 eta K.a. 700 artean).[2] Garai hartan, greziar erlijioaren ezaugarri nagusiak sortu zituzten: jainko berrien politeismoa, ikur bereziak (tximista, hiruhortza, arkua, babesa, eta abar) zituzten jainko antropomorfiko ahalguztidunak eta mitoak. Edonola ere, jainko bakoitzak ez du berez existitzen; jainkotar sistema unibertsal baten zati bat besterik ez dira.[2]
Greziarrek politeistak ziren, hau da, zenbait jainko gurtzen zituzten. Jainkoak (theoi) eta heroiak ohoratzen zituzten. Leku, beharra eta funtzioaren arabera, jainko bati laguntza eskatzen zioten. Naturaz gaindiko ahalmenak zituzten jainko hauek zeregin asko zituztenez gurtza-epiteto (epiklesi) ezberdinak erabiltzen zituzten. Adibidez Zeus Kéraunos (trumoitsu), Polieo (polisen babesle), Horkios (itunen bermatzaile), Ktesios (ondasunen babesle), Herkeios (korralearen guardia), Xenios (atzerritarren babesle) izan zen. Era berean, greziar panteoiaren beste jainkoek eskema bere jarraitzen zuten.[2]
Kosmogonia
Greziarren ustez, jainkoak ez zeuden mundutik aparte, ez ziren unibertso eta gizakiaren sortzaileak baina bere burua sortu zuten. Ez ziren betidanik existitzen; hau da, ez ziren betierekoak, hasiera eta amaiera gabeak; baina bai hilezkorrak. Hilezkortasun honek bizitza berezi bat suposatzen zuen: anbrosiaz, nektarrez eta sakrifizioen keaz elikatzen ziren. Bere zainetan ez zegoen odolik baizik eta ikor izeneko likidoa. Patuaren eraginpean ziren[3] eta giza arazoetan sartzen ziren etengabe.[4] Bakoitzak beste jainkotik sortua, jainko asko zituzten, familia eta gizarte hierarkizatu bat osatzen zutenak.[2]
Jainko gehienen izenak jada mizenastar zibilizazioaren taulatxoetan agertzen ziren, baita geroko Homero eta Hesiodoren lanetan ere. Ordurako bere kokapena eta funtzioak finkoak ziren. Greziar panteoia jada K.a. VIII. mendean finkoa zen. Mende horren amaieran, Hesiodo poeta beoziarrak bere Teogonian errituak eta mitoak ordenatu zituen. Jainkotar belaunaldien historia azaldu zuen eta baita subiranotasuna izateko bere gatazkak ere, azkenean Zeus inguruan olinpiar jainkoak ezarriz.
Lurra (kosmos) hiru boteretatik jaio zen: Kaos ("zuloa bete zuen hutsa"), Gea ( Lurra) eta Eros ("berriztatzea"). Bakoitzak beste botere sortu zituen bere kabuz. Gea eta Uranok Titanak, hiru ziklopeak eta hiru hekatonkiroak sortu zituzten.[5] Gea eta Uranoren seme-alabak jainkotar botereak izan zituzten eta Kronosek aita zikiratu eta Rearekin batera errege-erregina bilakatu ziren. Bere seme-alabek ordezkatu ez izateko, jaio eta berehala irentsi zituen. Zeus, berriz, ihes egiteko gai izan zen eta, heldua zela, Kronosi seme-alabak oka egiteari behartu eta tronutik kendu zuen. Gero anai-arrebak (olinpiar jokoak) zuzendu zituen titanen kontra. Orduan, jainkoen familia Zeus inguruan antolatu zen: Zeusek Olinpo (zerua, jainkoen lurralde) zuzendu zuen, Hadesek azpimundua eta Poseidonek itsasoa. Ohore guztiak (timai) banatu eta bake eta justizia aro bat ezarri zuen.[2]
Istorio mitiko hauek gizakien gurtza-ohiturak (sakrifizio, jai eta lehiaketak) azaltzen zituzten eta baita bizitza sozial eta politikoa ere. Gizartearen arau nagusiak zuzentzen zituzten eta baita ulergarri bilakatu ere.[2]
Greziar debozioa: dogma eta instituziorik gabeko erlijioa
Greziar gizartean, erlijioa bizitzaren arlo guztietan (familiar, publiko eta soziala) erabat inbrikaturik zegoen. "Profanoa" eta "sakratua"-ren arteko lehia eta "laikoa" eta "erlijiozkoa"-ren arteko mugak ezezagunak ziren, baita ezegokiak ere. Bizitza familiar, sozial eta politikoaren ekintza eta ohiturek berez alde erlijioso bat zuten.[2]
Greziar erlijioa ez zuen teofania baten laguntza behar izaten. Hiriak ez zuen erlijioa zuzentzen zuen instituzioak. Jarrera erlijiosoak, debozioa (eusebeia) eta erlijiogabetasuna (asebeia), ez zeuden finkaturik. Debozioa taldearen edo norbanakoaren sentimendua izaten zen.[2] Komunitateak antzinako tradizioa errespetatu behar zuen. Norbanakoaren eginkizunak, berriz, mota askotakoak ziren: hiriko kultuetan parte-hartu, santutegietan eskaintzak egin, hildako arbasoak gurtu, errituetan lagundu... mota askotarikoak ziren debozioaren agermenak.[2]
Tradizioaren kontrakoa, berriz, erlijiogabe izaten zen: hirian ofizialak ez ziren jainkoen gurtza sartzea, sinesmen tradizionalen kontrako ideiak, antzinako errituen aldaketak... Gainera, jainkotar ondasunen aurkako atentatuak (tenplu baten lapurreta, zuhaitz sakratuen mutilazioa...), zeremonien profanazio, imitazio edota faltsutzeak, apaizen aurkako biolentzia eta antzeko joerak fedegabeak ere baziren.[2][6]
Debozioa ez zen jainkoaren harreman estua izatearen sentimendua, ezta errituak zehatz-mehatz betetzea ere. Hiriak gizaki eta jainkoen arteko harremanak antolatzeko sisteman zinez sinestea zen errukia izatea, baita era aktibo batean parte hartzea ere.[2]
Tenpluak eta santutegiak
- Atena Nikeren tenplua: tenpluaren barruan Atena jainkosaren irudia dago eta Atenaseko Akropolian kokatuta dago (k.a. 421 urtean eraikitzen hasi zen).
- Zeusen tenplua: Zeus jainkoari eskaini zion tenplua. Atenaseko Akropolian kokatutako tenplua.
- Partenoia: Atena jainkosari eskainitako tenplua da, Atenaseko Akropolian kokatuta (k.a. 433. urtean bukatu zen).
- Artemisaren tenplua: Artemisari eskainitako tenplu hau k.a VIII. mendean eraiki zen baina k.a 356. urtean suntsitu zen sute baten ondorioz. Efeso hirian kokatuta zegoen, gaur egungo Turkian.
- Poseidonen tenplua: K.a 440. urtean eraiki zen Atenaseko Sounion lurmuturrean.
- Delfosko Orakulua: barruti sakratua da eta bere barnean Apolo jainkoari eskainitako tenplua aurkitu daiteke. Delfoseko antzinako hirian kokatuta dago (k.a IV. mendean eraiki zen).
- Dionisoren antzokia: Dionisio mahastien eta antzerkiaren jainkoari eskainitako antzokia. K.a IV. mendean eraikitzen hasi zen Atenaseko Akropoliaren azpian.
- Afroditaren tenplua: Afrodita jainkosari eskainitako tenplu hau Atenas hiriko Agora zaharrean eraiki zuten k.a 500. urtean gutxi gorabehera.
- Heraren tenplua: Hera jainkosari eskainitako tenplu hau k.a 600. Urtean eraiki zuten Olinpia hirian.
- Epidauroko santutegia: Asclepio jainkoari eskainitako santutegia da, Epidauron kokatuta (k.a. IV. mendean eraiki zen). Medikuak eta apaizak zituen eta ospitale, gaixoentzako erresidentzia eta egonaldi osasuntsuak egiteko azpiegiturak zituen, hala nola, antzerkia.
- Asklepeion tenplua: Asclepio jainkoari eskainitako tenplu sendatzailea da, Atenaseko Akropolian kokatuta (a.k. 420-419. urte bitartean eraiki zen).
- Apoloren tenplua Delfosen
- Olinpiako Zeusen tenplua
- Poseidonen tenplua Saunionen.
- Afroditaren tenplua Afrodisiasen
- Epidauron zegoen Asklepioren Santutegiko antzerkia
Aldareak
Aldareak sakrifizioak egiten ziren objektua zen. Tenpluen parean jarri ohi ziren, kanpoaldean, baina santutegiaren (ingurune kontsakratua) barruan[7].
Hasieran, lurraren gainean goratze soila zen, hainbat materialez egin zitezkeenak. Hala, Grezian hainbat eraiki ziren holokaustoen errautsekin, hala nola Zeusena Olinpian. Delosko bat ahuntz-adarrez egina zegoen.
Forma askotarikoa izan zezakeen, baina lau izkinakoa arruntena zen. Eraikin multzo baten parte zirenez, ondoan zuten eraikinek edo eraikinen proportzioek aldareen forma eta tamaina erregulatzen zituzten. Aldare handi horietako batzuk oso handiak ziren; Olinpiakoak 125 oineko zirkunferentzia baino gehiagoko plataforma zuen, eta aldareak berak, eskaileretatik igota, ia 25 oineko altuera zuen.
Bai Italian, bai Grezian, tenpluei atxikitako aldareez gain, beste asko kale eta plazetan eta etxeetako patioetan, eremu irekietan, zuhaizti sakratuetan eta jainko-jainkosei eskainitako beste esparru batzuetan. Aldare batzuk, tenplu batzuk bezala, jainko edo jainkosa bati baino gehiagori eskainita zeuden[8].
Hamabi jainkoen aldarea Atenaseko akropolian zegoen aldarea eta hura babesten zuen santutegia multzoa zen. Pergamoko aldarea helenismo garaien egindako eraikuntza handia izan zen.
Orakuluak
Orakuluak greziar erlijio eta kulturaren oinarrizko ezaugarrietako bat izaten ziren. Orakuluen bidez, jainkoak etorkizunari buruzko galdera pertsonal baten erantzuna ematen zuen. Erantzunak jainko jakin batetik, leku jakin batean eta erritu jakin baten bitartez hartzen zituzten. Jainko igarle nagusia Apolo izan zen, Delfosen bere orakulua zituena.
Egungo gurtza: helenismoa
Helenismoa (grezieraz: Ἑλληνισμός) edo dodekateismoa (grezieraz: Δωδεκαθεϊσμός) XX. mendearen amaieran sortutako neopaganismo mota bat da, antzinako Greziako jainko, sinismen eta ohituretan oinarrituta. Erlijio tradizionalista hau greziar jainkoak- batez ere olinpiarrak- ditu ardatz eta antzinako Greziako balio, bertute eta bizimodua berpiztea du helburu.
Greziar buruzagi neopaganoen esanetan, 2005ean 2.000 jarraitzaile inguru zituzten Grezian, baita 100.000 interesdun inguru ere.[9]
Erreferentziak
- Dodds, Eric Robertson. (2000). Los griegos y lo irracional. Madril: Alianza Editorial ISBN 978-84-206-6734-8..
- Bellinger, Gerhard J.. Encyclopédie des Religions. ISBN 2-253-13111-3..
- Burkert, Walter. (1985). Greek Religion. Cambridge, Massachusetts: Harvard University Press, 129 or..
- Otto, W.F.. (1954). The Homeric Gods: The Spiritual Significance of Greek Religion. New York: Pantheon, 131 or..
- Hesiodo. (1997). Obras y fragmentos: Teogonía. Trabajos y días. Escudo. Fragmentos. Certamen. Madril: Editorial Gredos ISBN 978-84-249-3517-7..
- Louis, Gernet; André, Boulanger. (1970). Le génie grec dans la religion. in: L'évolution de l'humanité. Paris: Albin Michel, 286-287 or..
- Harris Diez, Ronald. (2011-07). «El paisaje de los dioses: los santuarios griegos de la época clásica y su entorno natural» Aisthesis (49): 67–83. doi: . ISSN 0718-7181. (Noiz kontsultatua: 2023-09-05).
- (Ingelesez) Struck, Peter T. «Greek & Roman Mythology - Tools» www2.classics.upenn.edu (Noiz kontsultatua: 2023-09-05).
- Archaeology.org. Letter From Greece: The Gods Return to Olympus. .
Ikus, gainera
Kanpo loturak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Antzinako Greziako erlijioa |