Erliebe (geografia)
Erliebea lur azalak edo litosferak gainaldean dituen forma ezberdinen multzoa da, lur lehorretan zein itsas sakonean. Geomorfologia da erliebea ikertzen duena. Geomorfologia, Geografia fisikoaren eta Lur Zientzien adar edo zientzia nagusietako bat da.
Morfologia eta altimetriaren arabera
- Ordokiak. Lur eremu zabalak, lauak edo itsas mailan.
- Ordoki baxuak. 700 metrotik behera dauden ordokiak dira.
- Ordoki ertainak. 700 eta 1400 metro tartean dauden ordokiak dira.
- Ordoki altuak. 1400 metrotik gora dauden ordokiak dira.
- Goratasunak. Lur eremu nahiko altuak itsas mailarekiko.
- Sakonuneak. Itsas mailatik behera dauden lur eremuak.
- Sakonune absolutuak: Itsas mailatik behera dauden lur eremuak.
- Sakonune erlatiboak: Haien inguruarekin alderatuz beherago aurkitzen diren lur eremuak dira.
- Harana. Mendi artean aurkitzen den sakonunea eta hauengatik inguratua dagoena. Gehienetan ur korronte bat igarotzen da bertatik.
- Arroilak. Ibaien higadurak edo agente tektonikoek sorturiko ibai mehaka sakonak dira.
- Mendarteak. Arroilen antzekoak dira baina magnitude txikiagokoak. Honek ere, abereentzako dauden 20 bat metroko abelbideari erreferentzia egiteko balio du.
Magnitudearen arabera
Forma handiak (makroformak)
Talde honen barnean hiru erliebe mota nagusiak sartu genitzake (bai bere garrantzia zein bere handitasuna kontuan harturik): Mendigune zaharrenak eta ezkutuak, arroak edo ordoki sedimentarioak eta eraketa berriko mendikateak.
Mendigune zaharrak eta ezkutuak
Existitzen diren erliebearen formarik zaharrenak osatzen dituzte, formakuntzari erreparatuz, eta haien gainean oso akzio luzea eta bortitza sortu dituzte indar erosiboek. Normalean, lurrazalaren erliebe zaharragoen gaztetze hori altxamenduen bidez gertatzen da, barne indarrek Litosferaren plaken aurka egiten dituzten altxamenduengatik , alegia.
Arroak eta ordoki sedimentarioak
Eremu ez oso malkartsu eta nahiko baxuak dira, normalean ez dituzte 200 metroko garaiera gainditzen. Latinoamerikan sedimentario motatakoak nagusitu egiten dira, hau da sedimentuen arrastaketaren ondorioz beteriko ordokiak.
Eraketa berriko mendikateak
Altxamendu berriagoko mendilerroak dira, normalean aro tertziarioan altxaturikoak, hau da, erliebearen makroformak dira eta normalean Pazifikotik hurbil daude Andeak eta Himalaia bezala. Erliebearen zatirik handienak osatzen dituzte higidurak denbora tarte geologiko txikia izan baitu eregiteko.
Eboluzioa
Erliebearen eboluzioak bi eragile nagusi ditu: barneko prozesu geologikoak eta kanpoko prozesu geologikoak. Barneko prozesu geologikoak: planetaren barne dinamikaren ondorioa dira. Dinamika hau, aktibitate bolkanikoaren, sismikoaren eta tektonikoaren ondorioz azaldu egiten dira. Kanpoko prozesu geologikoak: Prozesu hau, lurrazalak atmosferarekin, hidrosferarekin eta biosferarekin duen elkarreraginagatik agertzen da (haizea, ura, izaki bizidunak...).