Erleen Nazioarteko Eguna

Erleen Nazioarteko Eguna maiatzaren 20a izendatu zuen Nazio Batuen Erakundeak, polinizatzaileen garrantziaz, garapen jasangarriari egiten dioten ekarpenaz eta jasaten dituzten mehatxuez hausnarketa egiteko. Erleek eta beste polinizatzaile batzuek (tximeletek, saguzarrek, kolibriek...) landareen ugalketan hartzen dute parte, elikagai diren landare ugaritan ere bai[1].

Erleen Nazioarteko Eguna
Irudia
Motanazioarteko egun
Honen izena daramaErle
Indarraldi2017ko abenduaren 20a - 
EgunMaiatzaren 20
Argumentu nagusiaErle

Webguneworldbeeday.org…
Hashtag#WorldBeeDay eta #WorldBeeDay2022
ko 2 eurotako txanpon bereziak atera ziren, abaraska baten irudia zutenak.]]

Egunaren aukeraketa

2017ko urriaren 18an izendatu zen Erleen Nazioarteko Eguna eta 2018an ospatu zen aurreneko aldiz[2]. Maiatzaren 20a aukeratu zen Anton Janša (1734-1773) erlezain esloveniarraren jaioteguna zelako. Honek XVIII. mendean bere herrialdean erlezaintza teknika berriak ezarri zituen eta intsektu hauek zainketa gutxirekin lankarga izugarriak aurrera ateratzeko zuten gaitasuna aldarrikatu zuen. Maria Teresa I.a Austriakoak Vienako erlezain eskolako irakasle iraunkor izendatu zuen. 1775ean erabaki zen Austriako erlezain irakasle guztiak Janšaren teknika eta metodoetan oinarrituko zirela erabaki zen[3].

Eslovenia bera izan zen Nazioarteko Egun honen proposamena Nazio Batuen Erakundean aurkeztu zuena.

Azalpena

Erleak eta beste polinizatzaile batzuk, esate baterako tximeletak, saguzarrak eta kolibriak, gizakiaren jarduerek eragindako mehatxu gero handiagoaren pean daude.

Era berean polinizazioa gure ekosistemek bizirauteko ezinbesteko prozesua da. Planetako loredun landare espezieen %90 inguru animalien polinizazioari esker ugaltzen da, berdin uzten %75 baino gehiago eta nekazalgo eremuaren %35 inguru. Ez dira polinizatzaileak elikagaien ekoizpena segurtatzen duten bakarrak, baina bioaniztasuna mantentzeko ezinbesteko giltza dira.

Helburua erleak eta gainerako polinizatzaileak babesteko neurriak areagotzea da, honek mundu mailako elikagaien ekoizpena eta garapen bidean dauden herrialdeen gosetea murriztea ekarriko duelakoan.

Guztiok dugu polinizatzaileen beharra eta ezinbesteko neurria da haien beherakada monitorizatzea eta bioaniztasunaren galerari muga jartzea[1].

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) Nations, United. «World Bee Day» United Nations (Noiz kontsultatua: 2022-06-16).
  2. (Ingelesez) «20 May 2018: World Bee Day is celebrated for the first time» Sur in English 2022-05-20 (Noiz kontsultatua: 2022-06-16).
  3. (Ingelesez) «World Bee Day» www.genevaenvironmentnetwork.org (Noiz kontsultatua: 2022-06-16).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.