Erlauntza (filma)
Erlauntza 2020ko Mireia Gabilondo gipuzkoar zinema zuzendariaren film komikoa, Kepa Errastiren izen bereko antzezlanean oinarrituta.
Erlauntza (filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2020 |
Izenburua | Erlauntza |
Jatorrizko hizkuntza | euskara gaztelania |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film komikoa |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | Gamiz-Fika |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Mireia Gabilondo |
Gidoigilea(k) | Kepa Errasti |
Antzezlea(k) | |
![]() ![]() ![]() |
Grabazioa ezohikoa izan zen: 14 egunetan bi bertsio grabatu zituzten (euskaraz eta gazteleraz).[1]
Sinopsia
Landetxe bat da filmaren agertoki zentrala, lagunetako baten ezkondu aurretiko festa ospatzera joan baitira bertara. Txikitako lagun talde hartatik, baina, urte asko pasatu dira, eta urteekin batera, harreman sareak ere bai: elkarren artean lotura handia baldin badute ere, ezer ez da garai horietan bezala. Horrela, hasiera batean asteburu zoro eta zoragarri bat izan behar zuena, asteburu ez hain zoragarri bat bihurtuko da ezustean. Inoiz elkarri esan ez dizkioten kontuak eta aitorpen ezkutuak, berriz ere elkartuta irekitako zauriak, eta tirabira mamitsuak, droga, erlauntz bat...[2]
Aktoreak
- Itziar Atienza: Maialen
- Aitziber Garmendia: Leire
- Getari Etxegarai: Nerea
- Naiara Arnedo: Amaia
- Sara Cozar: Garazi
- Leire Ruiz: Irati
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) Zubiria, Alex. (2020-7-30). «'Erlauntza-Enjambre', del teatro al cine en dos versiones y catorce días» Deia.
- «Umorez blaitutako ziztada» Berria 2020-10-31 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.