Erlatibismo moral

Moralaren gaiari heltzen diogunean aurkitzen dugun arazorik handienetakoa bere erlatibotasunarena da. Munduko gizarte guztiek beren kode moralak dauzkate eta horiek ez dira inola ere berdinak, diferentzia nabarmenak dituzte eta. Hortaz, moralaren baliagarritasun unibertsala zalantzan jarri eta erlatibismoaren alde egiteko joerak agertu izan dira historian zehar.

Arazo hori antzinako Greziako zibilizazioan sortu zen, teknologiaren aurrerapenari esker kultura desberdinen berri izan eta bestelako kode moralak ere bazirela ikusi zutenean. Grezian erlatibismo morala defendatzen eta argudiatzen duten filosofoei sofista deritze.

Erlatibismo morala, ona eta txarra gizatalde bakoitzak bizimoduaren araberakoak direla defendatzen duen jarrerari deritzogu.

Kanpo estekak

Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.