Erlaitz (Irungo mendia)

Erlaitz mendia (Irun, Gipuzkoa) Aiako Harriaren mendi multzoaren baitan dagoen tontorra da.[1]

Ez nahastu Zaraia mendilerroko Erlaitz mendiarekin.
Eraikin militarrak Erlaitzen (Irun). Atzean, Aiako Harria.
Eraikin militarrak Erlaitzen (Irun). Atzean, Aiako Harria.

Aztarna militarrak

Mendiaren gain aldean hainbat eraikin aurki ditzakegu, gehienak erabilpen militarrekoak: P Lerroaren eraikuntzan[2] eta frankismoko esklabuen babeserako erabili ziren.[3] Tontorrean, gainera, hutsune handi batzuk ikusiko ditugu: XIX mendean eraikitzen hasitako gotorlekuaren oinarriaren aztarnak dira, Oiartzungo lubaki-eremuaren proiektua bertan behera geratutakoan etendako hondeaketa lanak.[4][5]

Erreferentziak

  1. «Erlaitz (497 m)» https://www.mendikat.net/ (Noiz kontsultatua: 2018ko apirilaren 9a).
  2. Arrizabalaga, Mikel. (2012-11-23). «Meazuriko itzulia» Berria (Noiz kontsultatua: 2018ko apirilaren 9a).
  3. Iturria, Mikel. «Handitan Luis Ortiz Alfau bezalakoa izan nahiko nuke» Eibar.org (Noiz kontsultatua: 2018ko apirilaren 9a).
  4. Antonio., Sáez García, Juan. ([2002]). Gotorlekuak Gipuzkoan, XVI-XIX. mendeak. Gipuzkoako Foru Aldundia, Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentua = Diputación Foral de Gipuzkoa, Departamento de Cultura, Euskera, Juventud y Deportes ISBN 8479073624. PMC 433405551..
  5. Sáez García, Juan Antonio. «Los fuertes no construidos del campo atrincherado de Oyarzun (Guipúzcoa)» Militaria, revista de cultura militar 17: 151-198..

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.