Erkki Kairamo

Erkki Kairamo (Helsinki, Finlandia, 1936 1994) finlandiar arkitektoa izan zen.

Erkki Kairamo
Bizitza
JaiotzaHelsinki, 1936ko uztailaren 25a
Herrialdea Finlandia
HeriotzaHelsinki, 1994ko uztailaren 25a (58 urte)
Familia
AitaAulis O. Kairamo
Ezkontidea(k)Maija Kairamo  (1956 -  1973)
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaHelsinki University of Technology (en) Itzuli
Oulun Lyseon Lukio (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa
Jasotako sariak

Helsinkiko Teknologia Unibertsitatean ikasi zuen arkitektura (1954-1963). 1963an bere estudioa ireki zuen beste arkitekto garrantzitsu batzuekin. 1973an K. Gullichsen eta T. Vormala finlandiar arkitektoekin hasi zen lanean. 1978an Finlandiako Arkitektura Saria jaso zuen eta 1984an Eraikuntza Metalikoena. Lan aipagarrienen artean ditu: Helsinkiko Itakeskus merkataritzagunea eta bulego dorrea (1983-1987), T. Vormala, H. Mäkinen eta K. Koskinenekin batera egina; Espooko (Finlandia) suhiltzaileen eraikina (1986-1991), T. Patomo eta N. Daviesekin batera egina, eta hiri bereko Veho Auto-City auto salmentarako gunea (1987-1991), T. Vormala eta T. Saarelainenekin batera egina.

Erreferentziak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.