Eriz Cerezo
Eriz Cerezo Ferrón (Bilbo, 1997ko uztailaren 31) bizkaitar aktorea, ekoizlea, komunikatzailea eta kazetaria da.
Eriz Cerezo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1997ko uztailaren 31 (26 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Bizilekua | Bilbo Madril |
Hezkuntza | |
Heziketa | Ánima Eskola Arte Eszenikoko Eskola Euskal Herriko Unibertsitatea (2015 - 2019) gradu : Ikus-entzunezko komunikazio Universidad Nebrija (en) ![]() (2019 - 2020) master |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria, dibulgatzailea eta erreportaria |
Enplegatzailea(k) | TeleBilbao Mundo Brasero (en) ![]() Madrid directo (en) ![]() Antena 3 Noticias (en) ![]() La Sexta |
![]() ![]() ![]() ![]() |
Bizitza
Ikus-entzunezko komunikazio gradua ikasi zuen Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) (2015-2019). Gero telebista-kazetaritzan masterra egin zuen Nebrija Unibertsitatean (2019-2020).
Tele 7 eta TeleBilbaon lan egin zuen. Erredaktore izan zen Antena 3 Noticias-en eta erreporteroa Madrid Directo-n. Lokutore izan zen Flavor FM irratian. Gaur egun Mundo Brasero programaren parte da Antena 3 katean.[1]
Ánima Eskolan egin zituen arte dramatiko goi ikasketak eta antzerkian graduatu zen David Valdelvira, Marina Ximanskaja eta Algis Arlauskasekin, metodo-aktore moduan formatuz, "Stanislavski-M.Chejov-Grotowsky-Vakhtangov" metodologia jarraituz (metodo errusiarra), errusiar eskola klasikoko metodologia[2]. Musika eta musika teoria ikasi zuen Roberto Bienzobasekin eta dantza Rakel Rodríguezekin.Graham Dixonekin ere formatu zen antzerkian eta L'arlecchino errante konpaniarekin "Commedia dell'arte" estiloan.
Ikus-entzunezko komunikazioa eta antzerki goi ikasketak egiten zituen bitartean, "Dramatic Show" ekoizpen konpainia sortu zuen eta horrekin proiektu ezberdinak sortu zituen, "Mucha Mierda!" webseria edo "My life vlog" Tele 7 katerako.
2017an "Inspektorea" obra antzetu zuen, Marina Shimanskayak and David Valdelvirak zuzendua, eta obra hautatu zuten "International Festival of Young Theater of Trieste" nazioarteko festibalerako (Italia).
Filmografia
Telebista
- 2022-2023, La Roca, LaSexta, Cuarzo Producciones
- 2022, Madrid Directo, Telemadrid, Cuarzo Producciones
- 2022, Mundo Brasero, Antena 3
- 2022, Antena Abierta, Antena 3
- 2020-2022, Antena 3 Noticias, Antena 3
Zinema
- 2015, Psiconautas, zuz. Pedro Rivero eta Alberto Vázquez (Goya Saria)
- 2016, La tercera ley de Newton, zuz. Jorge Barrios
- 2017, Descolorido, zuz. Valerie Black
Antzerkia
- 2014, Miau, miau, zuz. Sandra Tejero[3]
- 2017, Hamlet, zuz. David Valdelvira (FETABI Saria)
- 2018, Yerma, zuz. Sandra Tejero[4][5]
- 2018, The inspector, zuz. Marina Shimanskaya eta David Valdelvira[6]
- 2018, Delayed, zuz. Eriz Cerezo[7]
- 2019, Bailando el silencio, zuz. Rakel Rodríguez
- 2019-20, Dalias[8][9]
- 2021-22, La noche del eclipse, zuz. Benja de la Rosa
Sariak
- 2016, Aktore onena, El Autor (nominazioa)
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) «Eriz Cerezo: últimas noticias en Antena3» www.antena3.com (Noiz kontsultatua: 2022-08-22).
- (Gaztelaniaz) Deia. «Rusia recibe a un 'imposible' Lorca» www.deia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-02-25).
- (Gaztelaniaz) «Hoy» Deusto Knowledge Hub Explorer (Noiz kontsultatua: 2022-08-22).
- (Gaztelaniaz) «SANDRA TEJERO: "Yerma"» www.noizagenda.com (Noiz kontsultatua: 2022-08-22).
- (Gaztelaniaz) Correo, El. (2018-06-16). «"Yerma"» agenda.elcorreo.com (Noiz kontsultatua: 2022-08-22).
- «El Inspector de Gogol» www.animaeskola.com (Noiz kontsultatua: 2022-08-22).
- (Gaztelaniaz) “Delayed» | La Farándula Microteatro. (Noiz kontsultatua: 2022-08-22).
- (Gaztelaniaz) Dalias – Productora audiovisual Bilbao, Bizkaia, Santurtzi | SAREGABE | Cine & Teatro. (Noiz kontsultatua: 2022-08-22).
- (Gaztelaniaz) «La noche del eclipse» Teatro Madrid (Noiz kontsultatua: 2022-08-22).
- (Gaztelaniaz) admin. «Tan sólo setenta y nueve días» Postdata Ediciones (Noiz kontsultatua: 2022-08-22).
- (Gaztelaniaz) «TAN SOLO SETENTA Y NUEVE DIAS | ERIZ CEREZO FERRON | Casa del Libro» casadellibro 2021-07-09 (Noiz kontsultatua: 2022-08-22).