Polizitemia
Polizitemia, poliglobulia edo eritrozitosia gaixotasun hematologikoa da, eritrozitoen gehiegizko kopuruak eragindakoa. Anemiaren aurkako kasua da, non eritrozitoen maila baxua den.
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Polizitemia | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | zantzu klinikoa, hematologic disorder (en) eritasuna |
Espezialitatea | hematologia |
Tratamendua | |
Erabil daitezkeen botikak | hydroxyurea (en) eta ruxolitinib (en) |
Identifikatzaileak | |
GNS-10-MK | D75.1 |
GNS-9 | 289.0 eta 776.4 |
DiseasesDB | 10295 |
MeSH | D011086 |
Disease Ontology ID | DOID:8432 |
Oxigenoaren presio partzial jakin batean hemoglobina saturatu egiten delako agertzen da polizitemia. Ondorioz, hemoglobinak ez du oxigenoa askatuko eta, hori konpentsatu nahian, organismoak ritrozito gehiago sortuko ditu.
Polizitemia arinak ez du zertan arazorik sortu. Aitzitik, eritrozito kopuru handiegia izateak odolaren bolumena handitu edo loditu dezake, eta zirkulazioa eta organoak kaltetu. Eritrozito kopuru handi hori suntsitzen den heinean, bilirrubina izeneko substantzia agertuko da. Bilirrubina maila altuak hiperbilirrubinemia eraginen du, eta horrek ikterizia sor lezake, hau da, azal, begi eta mukosen horitzea.
Polizitemia primarioa
Tratamendua
- Odol-ateratzea edo flebotomia.