Eritropoiesi

Eritropoiesia eritrozitoen eraketa-prozesuari deritzo, helduengan hezur muinean osatzen dena. Eritrozitoak eritroblasto izeneko zelula aitzindarietatik sortzen dira.

Umekian eritropoiesia zaku bitelinoan eta gibelean burutzen da. Umeengan eta helduengan, aldiz, hezur muinean. Ornoak, esternoia, saihets-hezurrak eta pelbisa dira helduengan eritropoiesia burutzen duten hezurrak.

Eritrozito baten bizitza odolean 120 egun ingurukoa da. Bere bizitzan zehar 600 km inguru egiten ditu zirkulazio-aparatuan.

Beren sortze-abiadurari dagokionez, egundokoa da: hezur-muinean 2 milioi eritrozito inguru sortzen dira segundoko.

Kanpo estekak

Anatomia Artikulu hau anatomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.