Erisipela
Erisipela dermisaren eta ehun konjuntiboaren gainaldeko geruzen hantura, estreptokoko izeneko bakterioen eraginez sortua (nagusiki, Streptococcus pyogenes izaten da eragilea). Batez ere azalean sortzen dituen gorriune urtsuak, sukarra, egonezina eta buruko mina ditu ezaugarri nagusiak. Gehienetan hanketan agertzen da, baina nonahi ager daiteke, baita aurpegian ere. Kutsakorra da oso. Gaizki sendatuz gero, septizemia baten eragile izan daiteke. Beste garai batean eritasun beldurgarria bazen ere, gaur egun erraz sendatzen da antibiotikoekin eta eragile kimikoekin.
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Erisipela | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | Dermatitisa, estreptokozia eritasuna |
Espezialitatea | infektologia |
Arrazoia(k) | Streptococcus pyogenes |
Sintoma(k) | sukarra, hotzikara, buruko mina, Eritema, adenopatia linfagitisa |
Azterketa medikoa | miaketa fisiko |
Tratamendua | |
Erabil daitezkeen botikak | benzylpenicillin (en) , Anpizilina, amoxizilina, zeftriaxona, zefotaxima, Zeftazidima, cefadroxil (en) , zefalexina, zefuroxima, cefixime (en) , Azitromizina, midecamycin (en) , josamycin (en) , Klaritromizina, roxithromycin (en) , Ziprofloxazino eta ofloxazino |
Identifikatzaileak | |
GNS-10-MK | A46 |
GNS-9-MK | 035 |
DiseasesDB | 4428 |
MedlinePlus | 000618 |
eMedicine | 000618 |
MeSH | D004886 |
Disease Ontology ID | DOID:11330 |
Kanpo estekak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.