Erimantoko basurdea

Erimantoko basurdea greziar mitologiako basurde erraldoia da. Hau ehizatzea Heraklesi jarritako hamabi lanetako bat izan zen.

Erimantoko basurdea
Ezaugarriak
Sexuaarra

Heraklesen laugarren lana

Basurdearen atzetik zihoala, bere lagun Folo zentauroarekin egin zuen topo. Honek bere ardoa eta janaria banatu zuen Heraklesekin. Gainerako zentauroak haientzako gordeta zegoen ardoa usaintzean, Heraklesen kontra hasi ziren. Heraklesek hasieran saihestu egin zituen baina gero bere gezi pozoitsuekin hil zituen batzuk, besteek ihes egiten zuten bitartean. Folok, harrituta, gezietako bat hartu zuen, horrelako gauza txiki bat zentauroak nola hil zituen asmatu ezinik, eta hain zorte txarra izan zuen, ezen gezia hankara jauzi eta hil egin zen.

Azkenean Heraklesek basurdearen atzetik jarraitu zuen; elurrez estalitako leku batean inguratu ondoren, kateekin lotu eta Mizenasera eraman zuen.

Kanpo estekak

Mitologia Artikulu hau mitologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.