Erikazeo
Erikazeoak (Ericaceae), edo ainarraren familia, landare loredunen baitako familia da. Gehienean zuhaixkak edo zuhaitz txikiak izaten dira. Familia kosmopolita, ugariagoa eskualde hotz eta epeletan, eta oso handia da: 4.000 espezie inguru ditu, 126 generotan banatuak[1]. Ezagunenetako batzuk ahabiak, azaleak, errododendroak, txilarrak eta gurbitzak dira.
Erikazeo | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Ericales |
Familia | Ericaceae |
Ezaugarriak
Hostoak gehienean iraunkorrak izaten dira, aldizkakoak edo bertizilatuak, bakunak eta estipularik gabeak. Lore gamopetaloak, hodi edo ezkila formakoak. Korola gehienean aktinomorfikoa da, baina Rhododendron generoko asko zigomorfikoak dira.[2]
Generoak
|
|
|
|
Erreferentziak
- P. F. STEVENS: Ericaceae Angiosperm Phylogeny Website
- L. WATSON eta M. J. DALLWITZ: The families of flowering plants delta-intkey.com
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.