Erik Gorria

Erik Gorria (antzinako eskandinavieraz: Eiríkr hinn rauði)[1] (950-1003 edo 940-1010) norvegiarra zen. Eirikr Thorvaldsson (antzinako eskandinavieraz: Eiríkr Þorvaldsson) deitzen zen baina "Gorria" deitzen zuten bere ileengatik. Norvegiatik kanporatua, hilketa batekin erlazionatu zutelako, Islandiako Ipar-mendebaldean kokatu zen eta Tiodild-ekin (Thjódhildr) ezkondu zen. Hiru seme ukan zituen eta sasiko alaba bat ere.

Erik Gorria

Bizitza
JaiotzaNorvegia, 950
Herrialdea Norvegia
Lehen hizkuntzaantzinako eskandinaviera
HeriotzaBrattahlíð (en) Itzuli, 1003 (52/53 urte)
Familia
AitaThorvald Asvaldsson
Ezkontidea(k)Thjodhild (en) Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakantzinako eskandinaviera
Jarduerak
Jarduerakesploratzailea eta settler (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaeskandinaviar paganismoa

Find a Grave: 8183677 Edit the value on Wikidata

Beste borrokaldi batzuen ondotik berriz ere hilketaz kondenatua izan zen (bi islandiar erail zituen bere esklaboak hil arte jo baitzituzten). Gunnbjörn Úlfssonek ikusitako lurrak Islandia mendebaldean, bisitatzea erabaki zuen orduan. 982 aldera, Groenlandiara joan behar izan zuen bere familiarekin eta kolonoak etorraraztea saiatu zen (985 aldera). Urte batzuk geroago, Erik Gorriaren seme batek, Leif Eriksson, Ternua aurkitu zuen.

Groenlandian, 450 bat kolono estimatzen ziren hastapenean. Geroago, beharbada 3000 kolonoak, uhartearen Mendebaldean kokatu ziren bi establezimendutan (Mendebaldeko establezimendua eta Ekialdeko establezimendua). Erik fedegabea gelditu zen, baina Thjódhildr-ek (bere emaztea), eliza bat eraikiarazi zuen aski fite eta gaur oraindik aztarnak aurki daitezke. Kolonoek Islandiaren modelo politikoa berriz hartu zuten beren sistema politikoarentzat. Baina Gardhar-eko apezpikuak bere autoritate moral eta politikoa inposatu zuen aski fite, Danimarkaren kolonoak Groenlandia menpekotasunean jarri arte 1261an.

XVI. mende, Eskandinaviarrak Groenlandiatik desagertu ziren (klima hoztu zelako, indigenen aurka borrokak ainizten ziren, gosetea iragarri zen, eta batez ere odolkide arazo handiak baziren).

Erreferentziak

  1. islandieraz: Eiríkur rauði; norvegieraz: Eirik Raude; danieraz: Erik den Røde; suedieraz: Erik Röde; faroeraz: Eirikur (hin) reyði

Ikus, gainera

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Erik Gorria Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.