Erik Eriksen
Erik Eriksen (Ringe, 1902ko azaroaren 20a - Esbjerg, 1972ko urriaren 7a) daniar politikaria izan zen. Danimarkako lehen ministroa izan zen 1950tik 1953ra.
Lanbidez nekazaria eta Venstre liberal alderdiko buruzagia izan zen 1950etik 1965era. 1935ean diputatu aukeratu zuten eta 1945ean Nekazaritza ministro izendatu zuten.
1950etik 1953ra, Alderdi Popular Kontserbadorearekin koalizio-gobernu bat zuzendu zuen lehen ministro gisa. 1953an Danimarkako konstituzioa erreformatu zuen. Beste neurri batzuen artean, Groenlandia Danimarkako Erresuman sartu zuen, parlamentuan ordezkatuta, eta emakumeak tronura sartzea ahalbidetu zuen.
Iparraldeko Kontseiluko lehendakaria izan zen 1956an eta 1961ean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.