Erik Berganza

Erik Berganza, izen artistikoa Abereh (Balmaseda, 1989ko abuztuaren 1a) bizkaitar abeslaria da. Gaur egun, Iruñean bizi da, eta AEKn irakasle aritzen da.

Erik Berganza

Bizitza
JaiotzaBalmaseda, 1989ko abuztuaren 1a (34 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakabeslaria eta musikagilea
Genero artistikoapunk
folk rock
Musika instrumentuaahotsa
baxua
gitarra akustikoa

Youtube: UCEudfQ-a0mvUA8Kz9XJacMw Bandcamp: abereh Discogs: 7236539 Musikasten: abereh Edit the value on Wikidata

Biografia

Besteak beste, Hartzak Blues Band eta Estricalla taldeetan aritu ondoren bakarkako bideari ekin dio eta proiektuari Abereh izena eman dio[1][2]. Asteburu askotan, Euskal Herriko edozein areto txikitan, haren emanaldiaz gozatzeko aukera egoten da.[3] [4] 2020ko uda bukaeran, adibidez, Geltokik antolatutako SNnatoki zikloan aritu zen.[5]

2021ean, Joan-etorrian diskoaren aurkezpen birarekin jarraitzen du. [6] [7] Onki Xin taldeak kaleratu duen 'Hikikomori' lanean ere kolaboratu du. Abereh,baxua jotzen jarri dute; Fernando Sapo taldekidea da Estricallan, aspaldiko ezaguna, eta Kreuzzberg kanta «rock doinuz jantzi du».[8]

Orkartz (Azpeitia) du areto kutuna.[9] Abeslari bat aukeratu beharko balu, Chris Pureka bakarlaria hautatuko luke.

2022ko uda amaieran argitaratu diren berriei segika, taldeko jardunera ere itzuli da, Estricalla musika taldearen errautsetatik jaio den Bazka taldean baitago. Lehen diskoa ondu dute: 'Basoaren ilunean dantza'. Erik baxu jotzailea da taldean. [10][11][12]

Diskografia

Erreferentziak

  1. zaunka datoz arin, by abereh. (Noiz kontsultatua: 2017-08-23).
  2. «Erik Berganza, Abereh-ri elkarrizketa eta betiko menua» Hala Bedi (Noiz kontsultatua: 2021-12-29).
  3. Berria. «Formatu txiki, soinu handi» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-09-21).
  4. Berria. «Arratsalde akustikoa» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-09-21).
  5. «Abereh kantautoreak kontzertua emango du gaur Geltokiren SZnatoki zikloan - Iruñea» euskalerriairratia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-05).
  6. Etxenausia, Unai. ««Gustatzen ez zaizkidan gauzei abesten diet»» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-12-29).
  7. «Erik Berganza 'Abereh' musikariak kontzertua emango du abenduan, Gasteizen» El Correo 2021-11-06 (Noiz kontsultatua: 2021-12-29).
  8. Atxikallende, Alex Uriarte. «Garai zailetan, «gau musikaren» sua» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-12-29).
  9. Musika Zuzenean TB - Hitz Bitan: Abereh. (Noiz kontsultatua: 2020-12-06).
  10. «Bazka» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2022-09-23).
  11. SL, TAI GABE DIGITALA. (2022-08-19). ««Ehiztariaren aldean ez, bestaldean kokatu nahi izan dugu lan honetan»» naiz: (Noiz kontsultatua: 2022-09-23).
  12. Telleria, Miren Mujika. «Bederatzi dantza, baso ilunean» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-09-23).
  13. Zaunka datoz arin. (Noiz kontsultatua: 2018-04-11).
  14. Logela Sessions. (Noiz kontsultatua: 2018-04-11).
  15. «Laino eta belatz artean» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2019-10-26).
  16. «Joan-etorrian» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2021-09-21).

Kanpo estekak

  • «Abereh» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-06).
Musika Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.