Eridu
Eridu[1] (sumerieraz: eriduki; akadieraz: irîtu) Behe Mesopotamiako antzinako hiri sumertarra, Ur hiritik hurbil (gaur egun, Abu Sharain, Irak). Hiri garrantzitsua izan zen historiaurrean (Obeideko zibilizazioa, Obeid Aroa, K.a. 4000-3300). Hemezortzi santutegi ikertu dira dagoeneko. K.a. XX. mende inguruan hustu zuten hiria. 1946-1949 urteetan egin ziren Eriduko indusketa-lanak.
![](../I/Copia_de_Enki.jpg.webp)
Enki, Eriduko jainko nagusiaren irudia
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- Euskaltzaindia. (2006-1-27). Antzinateko hirien euskarazko izenak. .
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.