Erico Verissimo
Erico Lopes Verissimo —berak erabilitako grafian— edo Érico Lopes Veríssimo —portugesaren gaur egungo idazkeran— (Cruz Alta, 1905eko abenduaren 17a - Porto Alegre, 1975eko azaroaren 28a) brasildar eleberrigilea eta literatura-historialari eta -kritikaria izan zen. Verissimoren eleberriak esperimentalak dira teknikan eta hizkuntzaren erabileran, eta idazleak gizartearen aldaketei buruz zuen ardura erakusten dute.
Erico Verissimo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Cruz Alta (Rio Grande do Sul), 1905eko abenduaren 17a |
Herrialdea | Brasil |
Heriotza | Porto Alegre, 1975eko azaroaren 28a (69 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | portugesa ingelesa Brasilgo portugesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | hizkuntzalaria, itzultzailea, idazlea, eleberrigilea, kazetaria eta unibertsitateko irakaslea |
Lantokia(k) | Berkeley (Kalifornia) |
Enplegatzailea(k) | Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn |
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | Henrik Ibsen |
Haren obra handiena eta ezagunena azkena da, O tempo o Vento trilogia (1949-1962, «Bizitza eta Haizea»); Brasilgo familia bateko zenbait belaunaldiren historiaren kontaera da, literaturan egin den gautxoen bizimoduaren erretraturik zuzenenetako bat. Beste lan aipagarri batzuk dira Clarissa (1933), Caminhos Cruzados (1935, «Bide gurutzatuak»), O Resto E Silêncio (1946, «Gainontzekoa isiltasuna da»).
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Erico Verissimo |