Erich Schönhardt

Erich Schönhardt (Stuttgart, Alemania, 1891ko ekainaren 25a - Stuttgart, 1979ko azaroaren 29a), 1928an, Schönhardten poliedroaren aurkikuntzagatik ezaguna den alemaniar matematikaria izan zen. Schönhardten poliedroa poliedro ez-ganbila sinpleena da, tetraedroetan triangelatu ezin daitekeena erpin berriak gehitu gabe.

Erich Schönhardt
Bizitza
JaiotzaStuttgart, 1891ko ekainaren 25a
Herrialdea Alemaniar Inperioa
 Alemania
HeriotzaStuttgart, 1979ko azaroaren 29a (88 urte)
Hezkuntza
HeziketaTübingengo Unibertsitatea
Stuttgarteko Unibertsitatea
Hezkuntza-mailadoktoretza
Tesi zuzendariaLudwig Maurer (en) Itzuli
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria eta unibertsitateko irakaslea
Lantokia(k)Tübingen
Enplegatzailea(k)Tübingengo Unibertsitatea
Stuttgarteko Unibertsitatea
KidetzaBurschenschaft Alemannia Stuttgart (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Alemaniako Langile Alderdi Nazionalsozialista

Schönhardt Stuttgarteko Unibertsitatean ikasi zuen eta Tübingengo Unibertsitatean graduondoko ikasketak egin zituen. 1920an, Schottky taldeen tesiarekin doktoretza lortu zuen, Ludwig Maurer-en zuzendaritzapean. 1930eko hamarkadan, Tübingengo Dozentenführer (fakultateko nazismoaren lider politikaria) izan zen, Tübingengo Erich Kamke matematikaria salatzearen arduraduna izan zen, emakume judu batekin ezkontzeagatik. 1936an, Stuttgarteko Unibertsitateara itzuli zen eta 1939-1942ko errektorea izan zen. Deutsche Mathematik aldizkariaren editore iraunkorra izan zen.

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.