Erich Fried

Erich Fried (Viena, 1921eko maiatzaren 6a - Baden-Baden, 1988ko azaroaren 22a) alemaniar idazlea izan zen, austriarra jatorriz.

Erich Fried

Bizitza
JaiotzaViena, 1921eko maiatzaren 6a
Herrialdea Austria
 Erresuma Batua  (1949 -  1982)
HeriotzaBaden-Baden, 1988ko azaroaren 22a (67 urte)
Hobiratze lekuaKensal Greengo hilerria
Familia
Ezkontidea(k)Catherine Boswell Fried
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Irakaslea(k)Otto Spranger (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakidazlea, itzultzailea, poeta eta saiakeragilea
Jasotako sariak
KidetzaAlemaniako hizkuntza eta literatura akademia
Genero artistikoaolerkigintza
saiakera
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa

IMDB: nm0992475 iTunes: 41907716 Musicbrainz: 0de6191c-8b04-438d-a2b4-15693b2e5419 Discogs: 910565 Edit the value on Wikidata

Familia judu batean sortu zen, eta naziek Austria anexionatu eta aita hil ondoren, Londresa emigratu zuen amarekin, 1938 urtean. Londresen hainbat lanbidetan jardun zuen, eta 1952an BBC etxeko programazio alemaneko erredaktore gisa hasi zen lanean. 1968. urtean utzi zuen lanbide hura, eta literaturan murgildu zen, buru-belarri. Haurtzaroko gertaerek berebiziko eragina izan zuten Frieden literatura-lanetan; izan ere, etxearen galera da bere obran etengabe agertzen den gaietako bat, behartsuenekin eta ahulenekin bat egin zuen beti, eta giza eskubideen aldezle sutsua izan zen. Dena dela, obra politikoez eta protestakoez gainera, maitasunari eta izadiari buruzko lanak ere eman zituen argitara, eta sekula ez zuen onartu artea helburu politikoetarako erabiltzeko joera. Deutschland (1944, Alemania) izan zen bere lehen olerki-bilduma; joera espresionista eta geroagoko idatzietan nabarmendu ziren ezaugarri estilistiko eta linguistikoak agertzen dira lan horretan (hitz-jokoak, joko fonetikoak eta abar). Lan haren ondoren argitaratu zituen Warngedichten (1964, Ohartarazteko olerkiak), und Vietnam und (1966, eta Vietnam eta) eta Höre, Israel! (1974, Entzun, Israel!), bere konpromiso politikoa agerian uzten dutenak. Olerki-bildumez gainera, aipatzekoak ditu Ein Soldat und ein Mächen (1960, Soldadua eta neska) eleberria, opera baterako testua, kontakizun labur batzuk, irratirako gidoiak, eta hainbat idazleren obren itzulpenak (W. Shakespeare, T.S. Eliot, D. Thomas).

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Erich Fried Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.