Erica Jong
Erica Jong (New York, 1942ko martxoaren 26a) estatubatuar idazle eta poeta da. Emakumeen sexualitateari buruz idatzi dituen liburuengatik da, batez ere, ezaguna.
Erica Jong | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | New York, 1942ko martxoaren 26a (82 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Jonathan Fast (en) |
Seme-alabak | ikusi
|
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Barnard College Columbia Unibertsitatea High School of Music & Art (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, poeta, eleberrigilea eta emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Mugimendua | sex-positive feminism (en) |
Genero artistikoa | romance novel (en) |
ericajong.com | |
Columbiako Unibertsitatean ikasi zuen, eta bertako irakaslea izan zen gerora. Bere idazlanei XVIII. mendeko eleberri eta satira ingelesen eragina eta frantziar eta espainiar surrealismoarena sumatzen zaie. 1971n argitaratu zuen lehen liburua: Fruits and Vegetables (poesia). Bere lanik ospetsuena Fear of Flying (1973) eleberria da. Argitaratu zenean, sekulako iskanbila sortu zuen liburu horrek, eta hainbat herrialdetan argitaratzeko debekua ezarri zioten, ustez lizuna eta pornografikoa zelakoan. Beste lan batzuk: How to Save Your Own Life(1977), Fanny, Being the True History of the Adventures of Fanny Hackabout-Jones (1978), Fear of Fifty: a midlife memoir(1994), Inventing Memory (1997), Sappho's Leap (2003), Seducing the Demon: writing for my life (2006), Bad Girls: 26 Writers Misbehave (2007), It Was Eight Years Ago Today (But It Seems Like Eighty) (2008).
Bibliografia
Eleberriak
- Fear of Flying (1973)
- How to Save Your Own Life (1977)
- Fanny, Being the True History of the Adventures of Fanny Hackabout-Jones (1980)
- Megan's Book of Divorce: a kid's book for adults (1984)
- Megan's Two Houses: a story of adjustment (1984)
- Parachutes & Kisses. New York: New American Library (1984)
- Shylock's Daughter (1987)
- Any Woman's Blues (1990)
- Inventing Memory (1997)
- Sappho's Leap (2003)
Saiakerak
- Witches (1981)
- The Devil at Large: Erica Jong on Henry Miller (1993)
- Fear of Fifty: a midlife memoir (1994)
- What Do Women Want? bread roses sex power (1998)
- Seducing the Demon: writing for my life (2006)
- Bad Girls: 26 Writers Misbehave (2007)
- It Was Eight Years Ago Today (But It Seems Like Eighty) (2008)
Antologia
- Sugar in My Bowl: Real Women Write About Real Sex (2011)
Poesia
- Fruits & Vegetables (1971, 1997)
- Half-Lives (1973)
- Loveroot (1975)
- At the Edge of the Body (1979)
- Ordinary Miracles (1983)
- Becoming Light: New and Selected (1991)
- Love Comes First (2009)
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.