Eric Heiden
Eric Heiden (1958ko ekainaren 14a) izotz gaineko abiadura-patinajeko estatubatuar kirolari bat da, 1980ko Neguko Olinpiar Jokoetan, Lake Placiden, 5 urrezko domina irabazi zituena, 500 metro, 1000 metro, 1500 metro, 5000 metro eta 10000 metroko probetan.
Wisconsingo Madison hirian jaio zen, eta abiadura irristaketako ikur bat da mundu osoan, bereziki Europan. Historiako irristalaririk osoenatzat hartzen da, garaipenak distantzia labur zein luzeko probetan lortu zituena.
Karrera abiadura irristalari bezala
Abiadura irristalari bezala izan zuen karrera laburrean hiru aldiz irabazi zuen Izotz Gaineko Abiadura Irristaketako Munduko Txapelketa eta lau aldiz Munduko Sprint Txapelketa.
Hiru aldiz gainditu zuen 1000 metroko munduko errekorra, bitan 3000 metrokoa eta behin 1500ekoa eta 10000koa.
Heidenek abiadura irristalari bezala izan zuen karrerari amaiera eman zion 1980ko Izotz Gaineko Abiadura Irristaketako Munduko Txapelketaren ondoren, Heerenveen hirian ospatu zena, munduko txapelketa honetan Hilbert van der Duimen atzetik bigarren amaituz. Heidenek lau aldiz jaso zuen Oscar Mathisen saria, 1977tik 1980 arte jarraian. 1983an Ameriketako Estatu Batuetako Olinpiar Kirolaren ospearen aretoan gehitu zuten.
Munduko errekorrak
- 1500 metro junior: 2:02.75 (1976ko urtarrilak 18an, Madonna di Campiglion, berak gainditua).
- 5000 metro junior. 7:30.23 (1977ko otsailak 20, Inzellen, berak gainditua).
- 1500 metro junior. 1:59.46 (1977ko otsailak 20, Aleksandr Klimovek gainditua 1983ko martxoak 24an).
- Allround junior. 168.716 (1977ko otsailak 19 eta 20, Ingzellen, berak gainditua).
- 3000 metro junior. 4:16.2 (1977ko otsailak 4, Montreal, Tomas Gustafsonek gainditua 1980ko urtarrilak 26an.
- Allround junior. 166.584 (1977ko otsailak 4 eta 5, Montrealen, Aleksandr Klimovek gainditua 1983ko martxoak 24an).
- 5000 metro junior. 7:23.54 (1978ko otsailak 5), Montreal, Tomas Gustafsonek gainditua 1980ko urtarrilak 27an).
- 3000 metro. 4:07.00 (1978ko martxoak 2, Inzellen, berak gainditua).
- 1000 metro. 1:14.99 (1978ko martxoak 12, Savalenen, berak gainditua).
- 1000 metro. 1:13.60 (1980ko urtarrilak 13, Davosen, Gaetan Boucherrek gainditua 1981eko urtarrilak 31n).
- Allround. 162.973 (1980ko otsailak 10 eta 11, Bisletten, Oslo, Viktor Shasherinek gainditua 1983ko martxoak 25 eta 26 artean).
- 3000 metro. 4:06.91 (1979ko martxoak 18, Savalenen, Dmitri Ogloblinek gainditua 1979ko martxoak 28an).
- Sprinta. 150250 (1980ko urtarrilak 12 eta 13, Davosen, Gaetan Boucherrek gainditua 1980ko urtarrilak 30 eta 31 artean).
- 1500 metro. 1:54.79 (1980ko urtarrilak 19, Davosen, Igor Zhelezovskik gainditua 1983ko martxoak 26an).
- 10.000 metro. 14:28.13 (1980ko otsailak 23, Lake Placiden, Dmitri Ogloblinek gainditua 1980ko martxoak 29an).
Kirol karrera txirrindularitzan
Irristalari bezala bere karrera amaitu ondoren, Heiden txirrindulari profesional bihurtu zen. Bere entrenatzailea eta antzinako txirrindularia zen Jim Ochowiczekin, Europan zeudenak bezalako babestutako txirrindularitza talde bat sortzeko ideia otu zitzaion. Ideia horretatik 7-Eleven taldea sortu zen, talde honekin Erik Heidenek 1986ko Frantziako Tourrean parte hartu zuelarik, itzulia amaitzeko bost egun falta zirela erretiratuz.