Erhard Loretan
Erhard Loretan (Bulle, Friburgo, Suitza, 1959eko apirilaren 28a - Grünhorn, Suitza, 2011ko apirilaren 28a) suitzar alpinista bat zen. Reinhold Messner eta Jerzy Kukuczka alpinisten ondoren 14 zortzimilakoak igotzea lortu zuen munduko hirugarren mendizalea izan zen. Helburu hau 36 urteko adinarekin lortu zuen, horretarako bere bizitzako hamahiru urte eman zituelarik.
Erhard Loretan | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bulle, 1959ko apirilaren 28a |
Herrialdea | Suitza |
Heriotza | Grünhorn (en) , 2011ko apirilaren 28a (52 urte) |
Heriotza modua | istripuzko heriotza: falling from height (en) |
Familia | |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | gidaria, mendigoizalea, trainer (en) , Himalayan mountaineer (en) eta himalaista |
2011ko apirilaren 28an Suitzako Grünhorn mendian (4.043 metro) 3.800 metro inguruan zela ezbeharra izan eta berrehun metro behera erori ondoren bertan hil zen.
Bere zortzimilakoak
- Nanga Parbat - (1982)
- Dhaulagiri - (1985)
- Gasherbrum II - (1983)
- Everest - (1986)
- Gasherbrum I - (1983)
- Cho Oyu - (1990)
- Broad Peak - (1983)
- Shishapangma - (1990)
- Manaslu - (1984)
- Makalu - (1991)
- Annapurna - (1984)
- Lhotse - (1994)
- K2 - (1985)
- Kangchenjunga - (1995)
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.