Ergoiena
Ergoiena[3] ([eɾɣo.iena]) Nafarroa Garaiko mendebaldeko udalerri bat da, Sakanan dagoena, Nafarroako hiriburu Iruñetik 44,5 kilometrora. 400 biztanle zituen 2014. urtean.
- Artikulu hau Nafarroako udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ergoiena (argipena)».
Ergoiena | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |||||||||||
| |||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Herrialdea | Euskal Herria | ||||||||||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||||||||||
Merindadea | Iruñea | ||||||||||
Eskualdea | Sakana | ||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Nafarroa | ||||||||||
Izen ofiziala | Ergoiena | ||||||||||
Alkatea | Isabel Senar Berastegi (Askogain) | ||||||||||
Posta kodea | 31829 | ||||||||||
INE kodea | 31091 | ||||||||||
Herritarra | ergoiendar | ||||||||||
Geografia | |||||||||||
Koordenatuak | 42°52′44″N 2°01′26″W | ||||||||||
Azalera | 41,81 km² | ||||||||||
Garaiera | 602 metro | ||||||||||
Distantzia | 44,5 km (Iruñetik) | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 380 (2023: 7) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 9,1 biztanle/km² | ||||||||||
Zahartzea[1] | % 3,73 | ||||||||||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 15,38 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera[1] | % 78,26 (2011) | ||||||||||
Desberdintasuna[1] | % 0 (2011) | ||||||||||
Langabezia[1] | % 5,2 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak[1][2] | % 87,90 (2018: %-0,41) | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Webgunea | http://www.ergoiena.com/ |
Geografia
Inguru naturala eta kokapena
Ergoiena Iruñeko merindadearen mendebaldean dago. Lizarragako mendateak Etxarri-Aranatz (Sakana) eta Lezaun (Lizarrerri) lotzen ditu. Urbasako mendilerroa, bestalde, herriaren ekialdean altxatzen da.
Herriak Etxarri Aranatz, Uharte Arakil eta Arbizurekin egiten du muga iparraldean, eta Urbasa mendilerroarekin hegoalde, mendebalde eta ekialdean.
Klima eta landaredia
Klima azpiatlantiar motakoa da eta ezaugarrien artean, eurite ugariak, neguko hotza eta uda garaiko lehorte txikia daude. Izan ere, abuztuko hilabetea idor jo daiteke. Urteko batez besteko tenperatura 8 eta 12 gradu artekoa, eta prezipitazioak 1.400 eta 1.800mm bitartekoak dira. Urteroko egun euritsuak, bestalde, 120 eta 160 inguru dira, garaieraren arabera euriak ugariagoak direla.
Ergoiena inguratzen duten mendietan hainbat pagadi eta harizti daude. Pagadiak, San Donato eta Urbasako mendien maldetan (guztira 2.000 hektarea baino gehiago), eta hariztiak udalerriko gune lauagoetan (343 hektarea). Historian zehar hariztien azalera asko murriztu da mozketen ondorioz.
Historia
1500. urtean Nafarroako erregeek Ergoiena Etxarri Aranatzetik bereizi zuten. Horrek iskanbilak sortu zituen herriek partekatzen zituzten santuen prozesioak zirela eta, baina epaileek horiek elkarrekin eta janaria erdibana jarriz egin behar zituztela erabaki zuten. Ergoienaren bereizte horretan, udalerria osatzen duten hiru herrien artean ere liskarrak hasi ziren zerga arazoengatik.
Udalerri modernoa 1857ko erroldan agertu zen lehen aldiz; hiru herrien bat-egiteaz sortu zen.
Demografia
Ergoienako biztanleria |
---|
2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko zazpi etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %1,64 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).
Politika
Udal hauteskundeak
Azken agintaldietan, Ergoieneko alkatea Askogain herri ekimenekoa izan da. 2007an Tomas Andueza Elso izan zen. Beste hautesle elkarte bat aurkeztu zen, Batzarramendi. Boto baliogabeak hiru izan ziren (emandako guztien %1,03) eta boto zuriak bederatzi (%3,14). Abstentzioa %29,78 izan zen.
Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
Askogain | 150 | 4 |
Batzarramendi | 128 | 3 |
2011n ere aipatu bi zerrendak aurkeztu ziren, zinegotzi banaketa berarekin. Maria Isabel Senar Berastegi aukeratu zuten alkate; udal horretan kargu hori izan duen bigarren andrazkoa da, Olatz Berastegiren ostean.[4]
Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
Askogain | 142 | 4 |
Batzarramendi | 114 | 3 |
Udaletxea
- HELBIDEA: Intxorreta Kalea, 15 (Lizarraga kontzejua)
Alkateen zerrenda
2003-2007 | Fernando Etxauri Gallardón | Indep. |
2007-2011 | Tomas Andueza Elso | Askogain |
2011-2015 | Isabel Senar Berastegi | Askogain |
Euskara
Koldo Zuazo hizkuntzalariaren sailkapenaren arabera, Ergoieneko hizkera nafarrera euskalkiaren hego-sartaldeko azpimotan kokatuta dago. Lizarraga Ergoieneko euskara izeneko liburuan luze eta zabal aztertzen dute udalerriko euskara, alde linguistikoa (lexikoa, deklinabidea, aditzak eta fonetika) eta etnologikoa (toponimia, esaera zaharrak, kantak eta etxeen izenak) deskribatuz.
Zerbitzuak
Etxarri Aranazko Zerbitzuen Mankomunitateko kidea da Ergoiena.
Erreferentziak
- Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 50-55 or..
- Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
- Guaixe.net.
Ikus, gainera
- Nafarroako udalerrien zerrenda
Bibliografia
- Jose Maria Jimeno Jurio (zuzendaria), Nafarroako toponimia eta mapagintza. VIII, Iruñea, 1992. ISBN 84-235-1146-4
- Javi Navarro, Jose Navarro eta Mari Lurdes Andueza, Lizarraga Ergoieneko euskara. Nafarroako Gobernua, 2009.
Kanpo estekak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |
- Ergoieneko Udalaren webgunea.
- (Gaztelaniaz) Ergoienari buruzko informazioa Nafarroako gobernuaren webgunea.
- Ergoieneko Unanu kontzejuaren ikuspegia, Google Street View zerbitzuan.