Erfurt

Erfurt (alemanez ˈɛʁfʊʁt ahoskatua)[1]Alemaniako hiria da, Turingia estatuko hiriburua. 196.500 biztanle ditu. Garrantzi handiko industria eta merkataritza hiria. Aipatzekoak dira bertako katedraleko beirategiak (XIV. mendea). San Agustin komentuan Lutero bizi izan zen.

Erfurt
Erfurt
hiria
Administrazioa
Estatu burujabe Alemania
Alemaniako estatua Turingia
AlkateaAndreas Bausewein
Izen ofizialaErfurt
Jatorrizko izenaErfurt
Posta kodea99084, 99085, 99086, 99087, 99089, 99090, 99091, 99092, 99094, 99095, 99096, 99097, 99098 eta 99099
Udalerri kodea16051000
Geografia
Koordenatuak50°58′41″N 11°01′44″E
Map
Azalera269.91 km²
Altuera194 m
MugakideakWeimarer Land (en) Itzuli, Ilm-Kreis (en) Itzuli, Gotha barrutia eta Landkreis Sömmerda (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria214.969 (2022ko abenduaren 31)
1.742 (2021)
alt_left 110.764 (%51,5) (%48,5) 104.205 alt_right
Dentsitatea796,45 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera742
Telefono aurrizkia361, 36208, 36202, 36203, 36204
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakVilnius, Győr, Kalisz, Mainz, Lille, Shawnee, San Miguel de Tucumán, Lovetx, Haifa, Xuzhou, Kati, Piacenza eta Lovech Municipality (en) Itzuli
MatrikulaEF, L eta LF
erfurt.de

Historia

Erfurt antzinatik populatua izan da. Paleolito eta Neolito garaiko aztarnak aurkitu izan dira. 480 urtearen inguruan Turingiarrak (antzinako germaniar leinua) bizi ziren bertan. hauek eman zioten izena ingurune guztiari, gerora Turingiako estatua izango zenari.

742. urtean San Bonifaziok Zakarias aita santuari Erphesfurt-en apezpikutegi bat sortzeko eskatu zion. Hau da hiriaren lehenengo aipamena. Gera ibaiaren bihurgune batean kokaturik egotean berehala merkatal herri garrantzitsua bihurtu zen eta Hansa Ligan sartu zen XV. mendean. Unibertsitatea ere sortu zen 1392an. Unibertsitateko ikasle famatuena Martin Luther izan zen.

Erfurt 1813an. Joseph Jacques Ramée-ren margoa

1802an Prusiaren esku gelditu zen baina Napoleondar Gerretan frantziarrek hiria hartu zuten. 1808ko urrian Erfurten lorturiko akordioaren arabera, Errusiako tsarrak lagunduko zion Napoleon Bonaparteri Austria gerran hasten bazen eta, ordainez, Errusiako inperioak Finlandia, Moldavia eta Valakia eskuratuko zituen.

Bigarren Mundu Gerran bonbakatua izan zen baina kalte handirik ez zeukan 1945ean estatubatuarrek hiria berenganatu zutenean. Sobietar Batasunak kontrolaturiko Ekialdeko Alemanian sartuta gelditu zen, Turingia estatu osoarekin batera. 1970an Ekialdeko eta Mendebaldeko Alemaniako kantzilerrak ziren Willi Stoph eta Willy Brandt bertan elkartu ziren banaketaren ondoren lehenengo aldiz. 1990an Alemania bateratzean Turingiako hiriburu bihurtu zen.

2002an Erfurteko sarraskia gertatu zen. Ikasle ohi batek tiroz 17 pertsona hil zituen, 13 irakasle tartean.

Klima

    Datu klimatikoak (Erfurt (1981–2010))    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 2.3 3.3 8.0 13.1 17.7 20.4 23.2 23.1 18.4 13.1 6.9 2.9 12.7
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -3.1 -2.9 0.3 3.3 7.5 10.4 12.5 12.3 9.1 5.4 1.4 -2.0 4.5
Euria (mm) 24.1 25.5 39.1 42.1 63.9 57.1 72.8 54.4 46.8 34.7 43.4 35.1 539
Eguzki orduak 60.9 79.2 118.3 173.0 211.0 209.2 223.4 208.6 153.4 117.2 60.5 44.6 1659.3
Iturria: Météoclimat

Demografia

Urtea Biztanleak
149318.680
156918.000
162019.000
163213.000
166411.231
168216.332
16847.000
175015.808
180216.938
182523.680
18493.224
Urtea Biztanleria
187143.616[2]
188053.254[2]
189073.360[2]
190085.202[2]
1906101.582
1910111.463[2]
1913129.038
1919129.646
1925135.579[2]
1933144.879[2]
1939165.615[2]
Urtea Biztanleria
1945164.998
1950188.650[2]
1961186.369[2]
1971198.265[2]
1981212.012[2]
1988220.016
1993200.799
1994213.472
2000200.564
2005202.844
2010204.994[3]

Ondasun nabarmenak

Krämerbrücke zubia
  • Erfurteko katedrala (alemanez: Mariendom): Andre Mariaren ohorezko katedrala XIV mendean eraiki zen, VIII mendeko kapera zegoen tokian eraikia. Eliza gotikoa da.
  • Severikirche eliza: Katedralaren ondoan dagoen eliza hau 1280an eriki zen San Severoren hilobiaren inguruan.
  • Petersberg zitadela: Erfurteko gotorlekua da.
  • Krämerbrücke zubia: Gera ibaiaren gainean eraiki zen zubia 1325ean harriz berreraiki zuten. 8 metrotako zabalera eta 120 metrotako luzera dauka. Berezitasun nabarmenena gainean etxeak izatea da. Gaur egun Europako etxedun zubi luzeena da.
  • Agustindarren monasterioa (alemanez: Augustinerkloster): Martin Luther bertan bizi izan zen 1505 eta 1511 artean.
  • Sinagoga Zaharra, egun museoa dena.

Hiritar ezagunak

  • Eckhart Maisua (1260-1328), teologo mistikoa
  • Johann Jakob Bernhardi (1774-1850), mediku eta botanikaria
  • Max Weber (1864-1920), soziologo eta ekonomialaria

Iruditegia

Hiri senidetuak

Erfurt ondorengo hiriekin senidetuta dago:

Erreferentziak

  1. (Alemanez) Mangold, Max. (2005). Das Aussprachewörterbuch. Mannheim, Leipzig, Viena, Zürich: Duden Verlag, 311 or. ISBN 978-3-411-04066-7..
  2. (Alemanez) Erfurt, antzinako erroldak
  3. (Alemanez) Turingiako Land, estistika ofizialak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.