Erevan

Erevan[1][2] (armenieraz: Երևան —idazkera klasikoan, Երեւան—, ahoskera: [jɛɾɛˈvɑn] Armeniako hiriburua eta hiririk handiena da. Historian zehar beste izen batzuk ere eduki ditu, besteak beste Erebuni, Revan, eta Erivan. Hrazdan ibaiaren ondoan kokaturik dago, eta herrialdearen administrazio, kultur eta industria erdigunea da. Erevanen historia K.a. VIII. mendean hasi zen, jatorritzat baitu Erebuni izeneko urartuar gotorlekua, toki berean K.a. 782. urtean sortua.

Erevan
Երևան
city or town in Armenia (en) Itzuli
Administrazioa
Estatu burujabe Armenia
AlkateaHayk Marutyan
Izen ofizialaԵրեվան
Jatorrizko izenaԵրևան
Posta kodea0001–0099
Geografia
Koordenatuak40°10′53″N 44°30′52″E
Map
Azalera227 km²
Altuera989,4
Demografia
Biztanleria1.052.754 (2022)
−40.046 (2022)
Dentsitatea4.637,68 bizt/km²
Informazio gehigarria
SorreraK.a. 782
Telefono aurrizkia10
Ordu eremuaUTC+04:00
Hiri senidetuakCarrara, Antananarivo, Cambridge, Marseilla, Isfahan, Odesa, Tbilisi, Beirut, Damasko, Montreal, Buenos Aires, Bratislava, São Paulo, Chisinau, Rostov Don, Los Angeles, Venezia, Mosku, San Petersburgo, Volgograd, Lyon, Kiev, Atenas, Minsk, Podgorica, Sofia, Delhi, Rio de Janeiro, Kaliningrad, Amman, Shanghai, Niza, Riga, Novosibirsk, Tallinn, Khanty-Mansisk, Stavropol, Florentzia, New Delhi, Budapest District V (en) Itzuli eta Krasnodar
Hizkuntza ofizialaarmeniera
http://www.yerevan.am

Historia

Hegoaldean, arkeologoek antzinako herri bat aurkitu dute. K.a. 3200. urtetik K.a. 2200. urtera arte erabilia izan zela uste dute.

Erebuni

Hiria, K.a. 782. urtean sortu zen gotorlekutik sortu zen. Gotorleku hau Argishti I.-aren aginduz egin zen. Erebuni izena bazuen ere, laster aldatu zen. Ur deposituak eta kanalak egin ziren. Mende bat geroago hiriak gainbehera bat izan zuen eta K.a. 590. urtean, hiria errea izan zen. K.a. 331. urtean, Armeniako Erresuma sortu zen. Handik aurrera, hiria garrantzia galtzen hasi zen.

Erdi Aroa

587. urtean, erromaren ardurapean egon zen hiria eta, 600. urte inguruan, gaur egungo hiriaren iparraldean, Avan herrian, eliza bat eraiki zen. Urte batzuk geroago Musulmanak etorri ziren hirira. 2 mendez arabiarren eskuetan izan ostean, matxinada bat izan zen. Ashot I.a Armeniarra hirian sartu zen, 850. urtean.

XIII. mendean Mongolen agindupean egon zen. Hurrengo mendeko bigarren erdian Turkiarrak etorri ziren. 1400. urtean, Timurrek 60.000 armeniar esklabu gisa hartu zituen eta hiriko biztanleria asko murriztu zen.

Aro Modernoa

Ismail I.ak Erevan hartu zuen 1501. urtean. Hurrengo hiru mendeetan Persiarrek kontrolatu zuten hiria denbora gehien, baina Turkia eta Persiaren arteko gerretan, hiria gobernu batetik bestera 14 aldiz aldatu zuen, 1513 eta 1737. urteen artean.

1555. urtean, Amasyako bakea sinatu zen. Hala ere, 1582-1583 urteetan eta Serdar Ferhad Pasha lider gisa zutela, Turkiarrek hiriaren kontrola hartu zuten. Honek, gotorleku bat eraiki zuen antzinako gotorlekuaren hondakinetan. 1604. urtean, hiria galdu zuten eta Persiarren eskuetan geratu zen, berriro. Ondorengo urteetan, armeniako biztanleria, Erevanekoa barne, persiara bidalia izan zen. Horrela, Erevaneko biztanleria % 80 musulman eta % 20 armeniar izatera pasa zen.

1679. urteko ekainaren 7an, lurrikara bortitz batek hiria guztiz suntsitu zuen.

Geroago, Errusia eta Persiaren arteko gudan, Errusiarrek hiriara sartu ziren, 1827ko urriaren 1ean.

1918. urtean, Lehenengo Mundu Gerra amaitu ondoren Armeniako hiriburu izendatua izan zen. Urte horretan, Turkiarrak, hiritik 7 kilometrotara ailegatu ziren eta Batumgo Ituna sinatu zuten.

1920ko abenduaren 4ean Errusiarrek okupatu zuten hiria. Hurrengo urteko otsailaren 16an, errusiarren aurkako matxinada hasi zen eta apirilaren 2ra arte iraun zuen.

Errusiarrek hiria modernizatu zuten eta milioi bateko biztanleria izatera pasa zen. Bigarren Mundu Gerra amaitu ostean, alemaniar presoak hiriaren zenbait eraikin eta zubi egiteko erabiliak izan ziren. Errusiarrak 1991ko irailaren 1ean joan ziren. Gasa eta elektrizitatea mantentzea zaila izan zitzaien orduan eta ez zuten 1996. urtera arte guztiz konpondu.

Demografia

Herrixka txiki bat izatetik hiri handi bat izatera pasa zen XX. mendean. 1900. urtean, 30.000 biztanle inguru bakarrik zituen eta 1940. urtean aldiz, 200.000 biztanle inguru. Biztanleria eten gabe igo zen 1980ko hamarkada arte. 1990eko hamarkadan, krisi ekonomikoagatik hiriak biztanle asko galdu zituen. 1989. urteko 1.250.000 biztanletik, 2001eko 1.1000.000 biztanle ingurura pasa zen. XXI. mendean, biztanleria kopuru horren inguruan mantendu da.

Klima

Gutxi gorabehera klima kontinentala da: uda bero eta lehorrak diru, eta negu motzak. Abuztuan tenperatura 40 °C graduraino ere igo izan da; urtarrilean, aldiz, -15 °C graduraino jaitsi izan da. Euri gutxi egiten du.

    Datu klimatikoak (Yerevan)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 19.5 19.6 26.0 35.0 34.2 38.6 41.6 41.8 40.0 34.1 28.5 18.1 41.8
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 0.6 3.7 11.7 19.5 24.3 29.6 34.0 33.0 29.0 20.7 12.1 4.5 18.5
Batez besteko tenperatura (ºC) -4.1 -1.3 5.6 12.9 17.2 22.0 26.2 25.3 21.1 13.2 6.0 -0.2 12.0
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -7.8 -5.3 0.3 6.9 10.8 14.7 18.8 17.8 13.3 7.0 1.4 -3.6 6.2
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) −27.6 −26.0 −19.1 −6.8 −0.6 3.7 7.5 7.9 0.1 −6.5 −14.4 −27.1 −27.6
Pilatutako prezipitazioa (mm) 22 25 30 37 44 21 9 8 8 27 23 23 277
Prezipitazio egunak (≥ 92) 9 9 8 11 13 8 5 3 4 7 7 8 92
Eguzki orduak 93.0 113.1 161.2 177.0 241.8 297.0 344.1 331.7 279.0 210.8 138.0 93.0 2479.7
Iturria: [3]

Kultura

Armeniako kulturaren gune denez, Yerevanen Yerevaneko Estatuaren Unibertsitatea sortu zen 1919an. Zientzia Akademia, historia museoa, opera, musika kontserbatorioa eta hainbat institutu tekniko ditu. Matenadaran liburutegiak aintzinako eskuizkribu armeniarrak, greziarrak, asiriarrak, judutarrak, erromatarrak eta pertsiarrak ditu. Hainbat liburutegi publiko, museo, antzoki, lorategi botaniko eta zoo ditu. Trenbide sarearen gunea da eta nekazaritza produktuen salmenta gune nagusia da. Hiriko industriak metala, makinentzako tresneria, tresneria elektrikoa, kemikoak, ohialak eta janaria ematen ditu. Tokiko enpresetaz gain, Mendebaldeko Europako, Errusiako eta Estatu Batuetako enpresa multinazionalak ere badira. Opera, Urartu gotorlekua eta erromatar gotorlekua toki turistiko nagusiak dira.

2012. urtean, munduko liburuen hiriburu izan zen.

Hraparak

Herri eta hiri senidetuak

Erevan ondorengo herri eta hiriekin senidetuta dago:

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Geografia
Armenia
Artikulu hau Armeniako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.