Erexkigal

Erexkigal[1] (sumerreraz: 𒀭𒊩𒆠𒃲 DEREŠ.KI.GAL, euskaraz Lur Handiaren Erregina) azpimunduko jainkosa da sumertar-akadtar mitologian. Irkalla eta Allatu izenez ere da ezaguna. Bere izenak «azpialde handiko erregina» edo «palazio handiko dama» esan nahi du. Bere erresuman hildakoak gorde behar zituen, eta ezi zituen biziak sartzen ustez, inork Azpimunduko sekretuak jakin ez zitzan[2].

Erexkigal
Mesopotamiako erlijioa eta Mesopotamiako mitologia
Ezaugarriak
Sexuaemakumezkoa
BaliokideakAl-lāt
Familia
AitaAnu
Ezkontidea(k)Enlil
Seme-alabakNamtar
Anai-arrebakInanna eta Ishtar

Bere ezkontidea den Nergalekin batera azpimundua gobernatzen du. Anuren alaba eta Ixtarren ahizpa da, eta antzina zeruko jainkosa bat zen. Alabaina, Kur dragoiak harrapatu zuen eta azpimundura eramana izan zen, non bertako erregina izatera pasa zen.

Apimundua, Erexkigalen erresuma

Hildakoen lurra mendebaldean zegoen, "eguzkia sartzen zen mendien" azpian, eta Kurnugia ("itzulerarik gabeko lurraldea") edo Irkalla edo Allatu izena ere ematen zitzaion, bere erreginarren izena dela eta. . Kurnugia melankoliaren erresuma erraldoia zen lur azpian, non hilen arimek putzu zikinetatik edan eta hautsa jaten baitzuten[2].

Nergal eta Erexkigali buruzko elezaharra

Elezahar ezagunak, zeruko jainkoa zen Nergali azpimundura joateko esan ziotela dio. Han ezagutu zuen Erexkigal eta elkar maitemindu ziren. Elkarrekin 6 egunez egon ziren, horiek amaitu ondoren Nergalek isilpean ihes egin zuelarik zerura itzultzeko. Erexkigalek, galeragatik desesperatua eta haserre, Anu berriz bere erresumako biztanle guztiak bueltan bidaltzeaz mehatxatu zuen, hildakoak bizidunak baino gehiago izan arte, Nergal itzuli eta betierekotasun guztirako bere maitale bihurtu ezean.

Mehatxuarekin haserre, Nergal berriz jaitsi zen azpimundura, berau ixten zuten zazpi ateak hautsiz, eta Erexkigali aurre egin zion. Bertsio baten arabera, Nergalek erregina ileetatik hartu eta bere tronutik altxatu zuen, burua moztu nahian. Horren aurretik, baina, Erexkigalek bere maitasuna adierazi zion, eta hildakoen erresuma bere ezkontide bezala banatzea eskaini zion. Nergalek onartu egin zuen, eta ordutik elkarrekin gobernatu zuten azpimunduan.

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia. (2014-03-28). (PDF) 175. araua: Antzinateko pertsona-izenak eta izen mitologikoak (I): Mesopotamia, Mediako Inperioa, Akemenestar Inperioa eta Lidia. Bilbo, 4 or..
  2. (Ingelesez) Mark, Joshua J.. «Ereshkigal» World History Encyclopedia (Noiz kontsultatua: 2023-07-17).

Kanpo estekak

Mitologia Artikulu hau mitologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.