Erentxun

Erentxun Arabako lautadako herri bat da, Iruraitz-Gaunako udalerrikoa. Gauna udalerrikoa izan zen 1966ko fusioa gertatu arte. 2007ko urtarrilaren 1eko erroldan, auzoak 85 biztanle zituen.

Erentxun
 Euskal Herria
San Andres eliza. Erdialdean, XIII. mendean eraikitako ataria ageri da, hiru arku zorrotzak estalita dituela.
Map
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaIruraiz-Gauna
Administrazioa
Posta kodea
INE kodea
Geografia
Koordenatuak42°48′55″N 2°31′19″W
Demografia
Biztanleria88 (2022: Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea Espresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat)

Demografia eta biztanleria

Erentxungo biztanleria
1802196020002001200220032004200520062007
421767275777475808385

Hizkuntza

Herriko euskara XVIII. mendearen inguruan galdu zenetik, gaztelania da Erentxungo hizkuntza nagusia.[1] XX. mendearen bukaeraz geroztik, Araba osoan bezala, euskara indarberritzen ari da.

Garraioa

Eskualdeko Garraioa sareak linea bat ditu herrian:

 Eskualdeko Garraioa
 Zerbitzua  Hasiera  Ibilbidea  Amaiera 
7Azilu
Burgu
Dulantzi
Ozeta
ElgeaMarietaMaturaMendixurGebaraEturaAudikanaDerediaDalloArrietaTxintxetruEtxabarri UrtupiñaArbuluArgomaizGazetaAñuaTrokonizIxonaEgiletaEretxunAzilu
Burgu
Dulantzi
Ozeta

Ondasun nabarmenak

  • San Andres eliza: Erentxungo elizan hiru arku zorrotzeko eliz atari erromaniko ederra dago, eliza egin zen garai berekoa, hau da, XIII. mendekoa.[2][3] Elizan zegoen kalbarioko eskulturak, flandestar gotiko estilokoak, Arabako Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoan daude; XV. mendearen ingurukoak dira, zurezkoak.[4] Korua 1556-1558koa da, eskartzano arkuduna, arkuarteetan oso ederrak diren groteskoak eta biribilak dituela.[5] Bi aitorlekuak, zurezkoak, XVIII. mendekoak dira, bai eta erretaula nagusia ere.[4]

Argazki galeria

Erreferentziak

  1. «Erenchun: Lengua», Auñamendi Entziklopedia.
  2. «San Andres eliza», Arabako Foru Aldundiaren webgunea.
  3. [Alberto GARATE GOÑI: «Erenchun: Arte: Parroquia de San Andrés», Auñamendi Entziklopedia.
  4. «Erentxun: apartado histórico-artístico», Iruraitz-Gaunako Udalaren webgunea.
  5. Juan PLAZAOLA ARTOLA (itzultzailea: Karmele URDANPILLETA URDANPILLETA): Euskal Artearen Historia II: Gotikotik Errenazimentura, Ostoa, 2002. ISBN 84-88960-82-4. Ikus 115. orrialdea.

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa
  • (Gaztelaniaz) Erentxun, Iruraitz-Gaunako Udalaren webgunean.
Geografia
Araba
Artikulu hau Arabako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.