Eremu huts
Eremu hutsa (ingelesez Zone of Avoidance) gure galaxia den Esne Bideak iluntzen duen gaueko zeruko eremu bat da. Uste denez, izen hau, lehen aldiz, 1878an Richard Proctorrek idatzitako dokumentu batean erabili zen, John Herschelen Nebulosen Katalogo Orokorrean nebulosen banaketari erreferentzia eginez.
Orokortasunak
Esne Bideko planoko (plano galaktikoa) gasak, izar hautsak eta izarrek eurek galaxiatik kanpoko eremuetatik datorren espektru optikoaren (espektru ikusgarriko uhin luzerak) %20 xurgatu eta sakabanatzen dute. Ondorioz, galaxiaren katalogo optikoak oso osatugabeak dira plano galaktikotik gertu, baita oso zehatzgabeak ere, inguru honetatik igarotzen den argiaren ahultzearen ondorioz gertuko izarrak urruneko galaxiekin nahastu ahal izango bailirateke.
Eremu hau eragozte eremu bezala ere ezagutzen da, beste galaxia batzuk eremu honetara hurbiltzea eragozten dutela baitirudi (hautespen zehartasun kasu bat). Historikoki, astronomoek eremu honetan galaxiaren kanpoaldea aztertzea eragotzi dute eta objekturik errazenei heldu die.
Azken aldiko ikerketak
Azken urteetan, proiektu ugari saiatu dira eremu honek gure ezagutzan eragin duen zuloa murrizten. Proiektu hauek gasak eta izarren hautsak espektru optikoko uhin luzerei soilik eragitean oinarritzen da. Euren eragina oso txikia da infragorriaren kasuan, eta ez du efekturik irrati uhinen kasuan.
Infragorria
IRAS eta 2MASS bezalako infragorriko ikerketek eremu honetan galaxiaz kanpoko zeruko ikuspegi osoago bat eman digute. Izan ere, 1968an infragorrizko igorpenari esker, Paolo Maffeik eremu honetan, bere izena daramaten bi galaxia handi aurkitu zituen: Maffei I eta Maffei II.
Irrati espektrua
Irrati espektruan eginiko ikerketek, bereziki HI bezala ezaguten zen hidrogeno neutroaren igorpenak erabiliz, infragorria erabiliz aurkitu ezingo ziren galaxia asko detektatzea ahalbidetu dute. Adibide bezala, Dwingeloo 1 eta Dwingeloo 2.
Hala ere, oraindik oso zaila da gutxi gora-behera zeruaren %10aren ikerketa, galaxiatik kanpoko objektuak bere barneko izarrekin nahas baitaitezke.