Erekteion

Erekteion (grezieraz Έρέχθειον, Erechtheion) antzinako greziar tenplu bat da, Atenasko Akropoliaren iparraldean kokatua, benetan aipagarria haren itxura dotore eta ezohikoa dela-eta.

Erekteion
Ἐρέχθειον
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Atenasko Akropolia
Erekteion, hegoaldetik.
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Grezia
Erakunde publikoDecentralized Administration of Attica
EskualdeaAtika
Unitate periferikoaAtenas Zentrala
UdalerriaAtenas udalerria
Koordenatuak37°58′19″N 23°43′36″E
Map
Historia eta erabilera
IrekieraK.a. V. mendea
IzenaAtena
Poseidon
Zeus
Erekteo I.a
Arkitektura
ArkitektoaMnesikles (en) Itzuli
Fidias
Materiala(k)haitzurdin pentelikoa
EstiloaGreziar arkitektura
Joniar ordena
Gizateriaren ondarea
Irizpidea(i), (ii), (iii), (iv) eta (vi)
Erreferentzia404-004
Eskualdea[upper-roman 1]Europa eta Ipar Amerika
Izen-ematea1987 (XI. bilkura)
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Izena Eriktonio greziar heroitik datorkio, bera gurtzeko tenplua baitzen. Batzuen ustez Erekteo I.a erregearen tenplua izan daiteke, inguruan lurperatuta omen dagoelako. Hala ere, sarri Erekteo I.a eta Eriktonio nahastu eta sinkretizatu egiten ziren. Baliteke egungo tenplua antzinako baten berreraikuntza izatea, pertsiarrek K.a. 480an suntsitua.

Arkitektura

Erekteion, xehetasuna.

Gaur ikusten dugun tenplua K.a. 421 eta K.a. 406 urteen artean eraiki zen. Inguruko hinbat gune sakratu mantendu izanagatik, tenplu honek ezohiko antolaketa konplexua du. Barruan areto ugari ditu: lehenengokoa pronaos da, aldeetan zabaldua dagoena. Bigarrena naos edo cella da, guztiz itxita dagoena eta tenplua eskainita zegoen jainkoa edo jainkosaren estatua zuena. Eta azkena opistodomos da, jainkoaren altxorra zuena. Tenpluak dituen zutabe kopuru eta euren kokapenaren arabera, horrela sailka dezakegu tenplu hau: hexastiloa da, ate nagusian sei zutabe dituelako. Atzeko atean, berriz, lau ditu, eta beraz, tetrastiloa da. Beraz, zutabeak dituenez aurrean eta atzean anfiprostiloa da ere. Gainera, sei zutabe (lau aurrean eta beste bi atzean) dituzten bi atari ditu, bakoitzak tenpluaren alde batean.

Tenplu hau joniarra da, hau da, bi boluta ditu kapitelean. Gainera, nahiko zutabe mehe eta garaiak dira doriarrarekin konparatuz, eta askoz finagoa ere, bestea gizonezkoan oinarrituta zegoelako eta beraz oso sendoa zen. Krepisaren ondoren, bi moldura dituen harroina du eta ondoren atal bakarreko zutabea (doriarrak ez zuen harroinik eta gainera zutabea ataletan banatuta zegoen). Gainera, zutabean zehar ildaxka biziak ditu, artelanari arintasuna emateko. Zutabeak oinarrian kapitelean baino lodiagoak dira arkitektoak akats bisualekin jolastuko zuelako. Lehen aipaturiko boluten gainean, hiru bandetan banaturiko arkitrabea du. Eraikinaren aldearen arabera, frisoan hutsunerik gabe apaindua dagoela ikus dezakegu, baina bere garaian, guztiz beterik zegoen. Frisoaren gainean tinpano batez inguratuta egongo zen frontoia egon zelaren aztarnak daude, suntsiturik dago eta. Frontoi hau dekorazio eskultorikoz edo goi-erliebez egongo zen dekoratuta.

Tenplua arkitrabatua da, hau da, sabaian lerro horizontal eta bertikalak topatzen dira sare-antzeko bat osatuz. Garaiko arkitektoek ez zituzten arkuak eta gangak erabiltzen eta horregatik zerabilten eraikuntza sistema hau. Horizontaltasuna bertikaltasuna baino gehiago nabarmentzen da, eta aldearen arabera bao edo murruak. Marmolez, eta beraz harriz, eginda dago.

Tenpluetara ezin zen inor sartu, apaizak izan ezik, eta jainkoa edo jainkosa gurtzeko kanpoaldetik egin behar zen.

Kariatideak

Kariatideen ataria.

Gainera, tenplu honen ezaugarririk garrantzitsuenetarikoa, eta besteetatik nabarmentzen duena, alde batean duen atari edo lorio bat da, Kariatideen ataria deitua. Balkoi-altzeko honek, frisoa ia ukitu gabe duena, emakume itxura duten sei eskultura ditu zutabe moduan ditu, kariatide izena dutena eta hortik balkoi honen izena. Zutabea hauek lau aurrean eta beste bi atzean banatzen dira. Bertan vestaleen leihoak daude ere.

Egun tenpluan dauden kariatideak ez dira jatorrizkoak. Hauek bi museotan daude (bat British Museum delakoan eta beste bostak Akropoliko Museoan) eta kopia batzuekin ordezkatu egin dira.

Historia

Tenpluaren eraikuntza Peloponesoko Gerra zegoenean izan zen. Horrela, Niziasko su-etena izan zenean hasi zen, K.a. 421ean, eta hamabost bat urte ondoren amaitu zuten, K.a. 409-405 artean, ziur aski K.a. 406an. Apur bat geroago, K.a. 403an, Atenasek kapitulatu zuen Espartaren aurrean, Peloponesoko ligan sartu zen eta demokrazia alboratu, Hogeita Hamar Tiranoen gobernua ezarriz.

Mnesikles arkitektoaren zailtasun handienetarikoa ohitura erlijiosoengatik ukitu ezin zen lurraren garaieretan moldatzea izan zen. Horregatik Kretako jauregiak bezala (arte kreto-mizenastarrean oinarritzen baita arte greziarra) garaiera desberdinak hormekin mozten ziren.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.