Ered Wethrin

Tolkienen hil ondorengo lana den Silmarillionen, Ered Wethrin izenekoa, sindarinezko izena dena eta Itzalaren Mendiak esan nahi duena, Beleriand iparmendebaldean kokatuta dagoen arku formako mendilerro luze bat da. Bere hegomendebaldeko muturrean Taras mendia eta Vinyamar hiria daude. Puntu honetatik aurrera, mendilerroa kurba leun bat eginez iparrekialderantz hedatzen da, Belegaerreko iparraldereneko kostaldeetan amaitzeko, Helcaraxëko, "Izotz karraskaria", izotzetatik gertu, Ered Lominen "buru"arekin elkartuz.

Azken hauek hegoalderantz jaisten dira Itsaso Handiaren kostaldearekiko paraleloan eta berriz Ered Mithrimekin elkartzen dira, eta Dengristen Estuarioarekin batera osatzen duten hirukian, Nevrast eskualdea kokatzen da. Ekialderantz milia askora, Ered Wethrinen beso luze bat iparralderantz irekitzen da, Mithrim mendiak deitua, Ered Lominekin batera Dor-Lomin eskualdea inguratzen duena. Mithrim mendiekin elkartzen den tokian bertan hasten da Ered Wethrin mendilerroa iparralderako kurba sakona egiten, lehenekin beste hiruki zabal bat eratuz eta Mithrim eskualdea osatuz, bertako zelaietan, zati batean, Beleriandeko Gerretako bigarren gudua gertatu zelarik, "Izarpeko gudua" edo "Dagor-nuin-Giliath". Mithrimetik iparraldera eta Ered Wethrinetik mendebaldera Hithlum eskualde handia zegoen, elforik noble eta ausartenak bizi izan ziren tokia: Fingolfinen etxea, Erdialdeko Lurraldeko Noldor guztien erregea, baita gizakirik ausartenak ere: Hadorren etxea. Eta azkenik Ered Wethrinen ekialdeko magalek Ard-Galenen mendebaldeko muga osatzen dute, ondoren Anfauglith deitua.

Ibai askok dute euren jatorria Ered Wethrinen. Iparraldereneko zatian, bere mendebaldeko magaletatik, argitaratutako mapetan izenik gabe dauden ibaietako bi jaiotzen dira, Mithrim lakuaren ibaiadarrak direnak. Ekialdekoetatik eta Eithel Sirion izeneko toki batean Sirion ibaia jaiotzen da, bere urak hegoalderantz bideratzen dituenak mendilerroaren ingurua jarraituz Sirionen pasabiderarte. Hegoalderaxeago eta Ered Wethrin mendiak Mithrim mendiak elkartzen diren tokian Malduin ibaia jaiotzen da, Teiglin ibaiaren ibaiadar nagusia dena, hau, aurrekoak bezala, mendilerroko hegoaldeko magaletan jaiotzen delarik, eta 50 milia mendebalderago dago. Ered Wethrinen jaiotzen den azken ibai handia Narog da, Teiglinen iturritik 100 milia inguru ekialdera.

Etimologia

Izena bi zatiz osatuta dago: "ered", "orod" izenaren plurala izan eta "mendiak" esan nahi duena, eta "wethrin", "gwathren" izenondo edo adjektiboaren plurala eta forma mutatua dena eta "itzaltsua" esan nahi duena. Beraz, Ered Wethrin-ek Mendi Itzaltsuak edo Itzalaren Mendiak esan nahi du.

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.