Ered Mithrim

Oihan Beltz Handiaren iparraldean, ekialdetik mendebaldera dihoan eta Rhovanioneko iparraldeko muga adierazten duen mendilerro bat dago: Ered Mithrim. Hau da bere sindarinezko izena. Ered hitzak, orod hitzaren plurala dena eta OROT errotik datorrena, metafonia bidez o egatik aldatzen dena, Mendiak esan nahi du, eta Mithrimek, mithremen plurala dena, grisak esan nahi du.

Bere hegoaldeko magaletan, Ibai Grisa jaiotzen da, Anduin ibaiaren iturrietako bat, eta Basoko Ibaia, Rhovanion iparraldeko beste ibai garrantzitsu bat. Mendiak, mineraletan aberatsak dira, bereziki urrean. Erdialdeko Lurraldeko herri askok begiratu zituzten mendebalderantz zihoazenean, mendi hauek eta Oihan Berde Handiaren artean, lehenik Elfoei eta ondoren Gizakiei, Beleriandera zeharkatzea ahalbidetu zien pasabide zabal bat baitzegoen, Mendi Lainotsuetatik iparraldean edo Anduinetik jeitsiz, hegoaldeko pasabideetarantz.

Bere iparraldeko magalek, Txilardi Ximeleko lur idorrekin muga adierazten dute, Eguzkiaren Hirugarren Aroan, Rhovanion iparraldea suntsitu zuten Herensugeen bizilekua.

Ered Mithrim mendiak, oso antzinatik, nanoen ohiko bizilekua izan ziren. Moriako bizarluzeek, euren erresumaren zati bezala hartzen zituzten Eguzkiaren Lehen Arotik, eta beti egon ziren nano elkarteak bertako mineralak esplotatzen. Baina kolonizazio handiena, Eguzkiaren Hirugarren Aroaren erdialde inguruan gertatu zen, Moria erori ondoren, nano gehienak, Balrogak kanporatuak, iparraldera joan eta okupatu zutenean. Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2210ean, Thorin I.ak, Thrain I.aren semeak, Erebor utzi eta bere herriarekin joaten da Ered Mithrim mendietako nanoen herria handitzera, eta, une horretatik aurrera eta zenbait mendez, nanoek oparotasun garai bat izan zuten berriz. Baina Herensugeek oparotasun honen berri izan zuten, eta beti metal eta harribitxiak gogoko izan zituztelako indarra hartu zuten, eta ugaldu eta gerra egin zieten nanoei, eta hauen lanak suntsitu zituzten. Azkenik, Dain I.a, bere bigarren semearekin batera, bere gelen sarreran hil zuen herensuge handi hotz batek.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.