Ered Luin

Ered Luin (Mendi Urdinak sindarinez), Tolkienen legendarium ospetsuan agertzen den mendilerro bat da. Eguzkiaren Lehen Aroan, Beleriand eta Eriadorren arteko muga zen. Haserrearen Gerraren ondoren, Belerianden zati handi bat Belegaer itsasoan hondoratu zenean, Mendi Urdinak, noldortar elfoen Lindon erresuma eta Dunedainen Arnor erresumaren arteko muga izatera pasa ziren.

Historia eta geografia

Melkorren porrota eta Thangorodrimen erorketaren ondoren, Erede Luin mendilerroaren zatirik handiena hondoratu zen ia Beleriand osoarekin batera, ur gainean geratu zen zatia, bitan zatitua izan zen Lhûn Golko berriaren bidez, honen kostaldean, Zirdanek, Itsasontzien arotzak, Portu Grisak sortu zituelarik. Mendi Urdinen mendebaldean geratu zen lur zati txikian, hondamenditik salbatu ziren eta Tol Eressëa uhartera joan ez ziren elfoek, Lindon elfotar erresuma sortu zuten, Erdialdeko Lurraldean azken Noldorren Errege Gorena izan zen Gil-Galadek gobernatua.

Nanoen Belegost eta Nogrod hiri handiak, mendilerro honetan aurkitzen ziren, Dolmed menditik gertu, baina Ered Luin mendilerroa Gerra Handiaren ondoren hautsi zenean suntsituak izan ziren. Beranduagoko aroetan, nanoren batzuk han finkatu ziren, hauek, Durinen herriaren ondorengoak zirelarik, erbestean Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2810etik 2941 arte. Eguzkiaren Hirugarren Aroko 1974. urtean, Arvedui erregea, nanoen meatze mortuetan ezkutatu zen, Ered Luin mendilerroaren iparraldeko zatian, Fornost Angmarreko Errege Aztiaren eskuetan erori ondoren.

Ibaiak eta mendiak

Eguzkiaren Lehen Aroan, Ered Luin, Beleriand Eriadorretik banatzen zuen mendilerro handi bat zenean, garrantzi historikoko ibai ugari jaiotzen ziren mendilerro honen mendebaldeko magaletan. Gelion ibaiaren ibaiadar nagusia, Gelion Nagusia, mendebalderantz hedatzen ziren mendi besoetako batean jaiotzen zen, mendilerroaren iparraldeko mugatik gertu, Lothlann lautada Thargelionetik banatzen zuena, zehazki, Rerir mendiaren iparraldeko magalean, Mendi Urdinetako mendirik garrantzitsuenetako bat zena. Helevorn laku mitikoak, iparraldeko muga bezala, aipaturiko mendia zuen, eta aipaturiko besoko adarretan zehar hedatzen zen, hau izan zelarik Feänorren semeetako bat zen Karanthirrek bere bizilekua ezarri zuen tokia.

Milia asko hegoaldera, Dolmed mendia zegoen, Askar ibaiarekin batera, Ossiriand, "Zazpi Ibaien Lurraldea", eskualdearen, iparraldeko muga adierazten zuena, Laiquendiak bizi ziren tokia. Toki honetatik gertu, Finrodek lehen aldiz aurkitu zituen Gizakiak, Beleriandera iritsi berriak zirenak. Askar ibaiaz gain, euren urak Gelion ibaira isurtzen zituzten beste zenbait ibai jaiotzen ziren bere mendebaldeko magaletan. Hauek, iparraldetik hegoaldera, honakoak ziren: Thalos, Legolin, Brilthor, Duilwen eta Adurant. Azken hau, Ered Luin mendilerroaren hegoaldeko muturrean jaiotzen zen, eta, bere erdialdeko ibilbidean, bi besotan banatzen zen, Tol Galen uhartea inguratuz, Beren eta Luthien, Mandosen geletatik itzuli zirenean bizi izan ziren tokia izan zena.

Eguzkiaren Bigarren Aroan eta Eguzkiaren Hirugarren Aroan, garai batean mendilerro handi bat izan zenaren zatietatik, hiru ibai garrantzitsu jaiotzen ziren. Erdimendebaldeko bere magaletatik, izenik gabeko ibai bat jaiotzen zen, Lindon osoa zeharkatzen zuena eta Lhûn Golkoan itsasoratzen zena estuario bat eratuz, estuario honetan, Forlond portua aurkitzen zelarik. Ekialdeko magaletatik, bi ibai garrantzitsu jaisten ziren: Lhûne ibaia, Mendi Urdinen iparraldeko muturrean jaiotzen zena, eta Lhûne txikia, mendilerro honen erdiekialdeko adarretan jaiotzen zena, azken hau, Lhûnerekin elkartzen zen, eta, elkarrekin, Golkoan, estuario handi bat sortuz itsasoratzen ziren. Bi ertzetan aurkitzen ziren Mithlondeko portuak, hau da, Portu Grisak.

Ered Luin mendilerroa, ez da soilik muga geografiko bat, baizik eta, modu sotilagoan, denbora muga bat, Eguzkiaren Lehen Aroan, istorioa, mendilerro honen mendebaldean garatu baitzen, bere ekialdeko muga zelarik, Eguzkiaren Bigarren eta Hirugarren Aroetan, istorio ia guztiak, mendilerro honetatik ekialdera gertatu ziren bitartean, euren mendebaldeko muga izan zelarik.

Interesgarria da, zehaztu gabeko, baina, beharbada, nahitakoa den xehetasun bat, mapak ikustean, Gizakiak Erdialeko Lurraldearen historiara lehen aldiz sartu ziren tokia (Finrodek aurkitu zituenean) eta elfoak, istorio hauetan azken aldiz agertzen diren tokia (Portu Grisetan), Ered Luinen oinean dagoen bera izatea, alegia.

Izenaren etimologia

Izena, sindarinezkoa da, eta Mendi Urdinak esan nahi du, Ered, Oroden plurala dena, "Mendiak" bezala itzultzen dena, OROT erroa; eta Luin hitzez osatua, azken honek, "Urdina" esan nahi duelarik, EL erroa. Izena, oestronez, Mendi Urdinak zen. Ered Lindon ere deituak ziren, lehen aldiz, Lindonetik ikusi baitziren, Ossiriandek jasotzen zuen beste izen bat zena.

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.