Erdotzaingo garaia
Erdotzaingo garaia Nafarroako Longida udalerriko Erdotzain kontzejuan dagoen garai bat da. Antzinako jauregi baten hondakinen barnean dago, herriaren sarreran ezkerrera. 1993an zaharberritu zen eta Nafarroako kultura ondasuna izendatua dago.
Erdotzaingo garaia | |
---|---|
Kultura ondasuna | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Longida |
Koordenatuak | 42°48′N 1°24′W |
Ondarea | |
BIC | RI-51-0008227 |
Harlangaitzezko erdi-puntuko arkuen gainean esekia dagoen harrizko eraikina da. Oinplano angeluzuzena da eta bi isurkiko teilatua dauka.
Ikus, gainera
- Euskal Herriko garaiak
- Nafarroako kultura ondasunak
Kanpo estekak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.