Erdikari

Geometrian, erdikaria angelu bat beste bi angelu berdinetan zatitzen duen zuzena da. Horrela, erdikariko puntuek distantzia berdina dute jatorrizko angelua osatzen duten zuzenetara.

Erdikariaren marrazketa erregela eta konpasa erabiliz.

Bi zuzenek sortzen dituzten lau angeluetatik bi barneko eta bi kanpoko dira. Barneko angeluetako erdikariek eta kanpoko angeluetako erdikariek angelu zuzen bat, 90ยบ gradukoa alegia, sortzen dute.

Triangelu batean, barneko angeluetako erdikariek bat egiten dute intzentro izeneko puntu batean. Laukizuzenetan erdikariak bat datoz diagonalekin.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.