Erdialdeko Amerikako eta Karibeko VIII. Jokoak

Erdialdeko Amerikako eta Karibeko VIII. Jokoak Venezuelako hiriburu Caracasen jokatu ziren. Erdialdeko Amerikako eta Karibeko Jokoak hartu zituen Hego Amerikako bigarren hiria izan zen.

Historia

VIII. Joko hauek, 1958ko abenduak 2 eta 18 bitartean ospatuko zirela iragarri zen, baina, Marcos Pérez Jiménezen diktadura haustearen ondorioz, joko hauen ospakizuna, hiru aste inguru atzeratzen da, 1959ko urtarrilak 6tik 15 arte, Venezuelako hiriburu den Caracasen. Joko hauen VIII. edizio honetan, 1150 kirolarik parte hartu zuten, 17 kiroletan.

Dominikar Errepublikak, Haitik, Hondurasek eta Kubak ez zuten parterik hartu, azken honen falta izan zelarik gehien nabaritu zena, berriki garaile irten zen Fidel Castroren iraultzaren ondorioz. Beste alde batetik, Guyanak lehen aldiz parte hartu zuen joko hauetan.

Azken emaitzak, Mexiko utzi zuen garaile, bigarren, herrialde antolatzailea bera geratu zelarik, Venezuela.

Dominak

Postua Estatua Urrea Zilarra Brontzea Guztira
1 Mexiko 523742131
2 Venezuela 353134100
3 Puerto Rico 918835

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.