Erdi Aroko literatura
Erdi Aroko Literatura mende horietan batez ere Europan idatzitako liburuak dira. Gutxi gorabehera mila urteko garaia da, Mendebaldeko Erromatar Inperioaren amaieratik Pizkundearen hasiera arte, XVI. mende hasieran. Urte horien literatura, neurri handi batean, erlijioari buruzkoa da baina badira ere lan profanoak.
Hizkuntzak
Latina Mendebaldeko eta Erdialdeko Europa menderatzen zuen Eliza Katolikoaren hizkuntza zen eta Eliza ia hezkuntza iturri bakarra zenez, latina hizkuntza arrunta zen Erdi Aroko idazkietarako, baita inoiz erromanizatu ez ziren Europako zenbait lekutan ere. Nahiz eta oso ezagunak ez izan literatura aberatsa dugu latinez idatzitakoa Erdi Aroan.
Hala ere, Ekialdeko Europan, Ekialdeko Erromatar Inperioaren eta Ekialdeko Eliza Ortodoxoaren eraginak greziera eta esloveniera hizkuntza idatzi nagusiak bihurtu zituen. Jende arruntei dagozkien bertako betiko hizkuntzak erabiltzen jarraitu zuten. Horrela, lan ospetsuak izango ziren batzuk sortu ziren:
- Beowulf, antzinako ingelesaz
- Nibelungenlied, antzinako alemanez
- Digenis Acritas, Erdi Aroko grezieraz
- Chanson de Roland, antzinako frantsesez
- Cantar del Mio Cid, antzinako gaztelaniaz
Esan behar da, izan ere, latin ez zen beste hizkuntzetan idatzitako testuak Europa osoan gutxi izan zirela; gaztelaniazko kasuan oso eskasak.[1]
Iberiar penintsulan ere arabiera eta moriskoen hizkuntza hartu behar dira kontutan.
Lan anonimoak
Epopeia hauek eta beste batzuk, idatziak izan aurretik ahoz-aho zabaldu ziren eta azaltzen dituzten narrazioak herrietan oso sustraituak zeuden. Idatzi zirenean egileen izenik gabe agertu ziren, anominoak bezala.
Erdi Aroko lan gehienak sinatu gabe heldu dira guregana. Lanen izaera hori ez da dokumentazioaren faltaren ondorioa bakarrik. Garai horieteko egileen funtzioak eta izaera ez zen gaur egungo modukoa, erromantizismotik aurrera zabaldua. Erdi Aroko egileek sortzaileak baino gehiago kopistak ziren: antziaroko egileen edo Elizako Gurasoen lanen behin eta berriro idazten zituzten, batzutan testu horiek hobetzeko aldaketak eginez. Sortu baino gehiago ezagutzen zituzten liburuak edertzen zituzten. Itxuraz liburu berriak zirenean ere benetako egilea zein zen ez zegoen batere garbi. Horregatik egiletzak ez zuen garrantzi handia izaten.
Erlijio literatura
Teologiarekin lotuta zeuden lanak nagusiak izan ziren Erdi Aroan. Klero kristaua garaiko gizartearen kulturaren erdian zegoen eta, horregatik, haien interesen arabera garatu zen literatura. Garaiko ereserki asko gorde dira. Liturgia, bestetik, oraindik ez zegoen bateratuta eta ohikoa zen ikuspuntu desberdinetako meza liburuak izatea. Antselmo Canterburykoak, Tomas Akinokoak eta Petri Abelardok teologiari eta filosofiari buruzko tratatu luzeak idatzi zituzten; lan horietan elizaren ideiak eta Antzinako Greziaren egileen ideiak lotzen saiatzen ziren Hagiografiek ere garapen handia ezagutu zuten kristauen fedea indartzeko asmoz. Zabalkunde handia ezagutu zuten ere Frantzisko Asiskoaren lanak.
Literatura profanoa
Literatura profanoaren kontzeptuak erlijioarekin lotura ez duela adierazi nahi du. Gaien aldetik, gai handi batzuk aurkitu izan dira:
- Poesia epikoa, bereziki Bretainiako materian oinarrituta dagoena. Esparru berean gesta kantak kokatu daitezke.
- Gorteko maitasunaren gaia.
- Poesia politikoa, Erdi Aroaren amaieran, batez ere goliardo literaturaren bidez.
- Bidaldi liburuak.
Emakumeak Erdi Aroko literaturan
Erdi Aroan emakumezkoen eta gizonezkoen arteko diferentziak handiak ziren. Ohikoak ziren idazlan misoginoak baina, dena den, baziren ere beste motatako pentsamendu korronteak non emakumeen papera garrantzitsuagoa baitzen; hori izan zen kataroen kasuan. Nahiz eta baldintza zail horietan bizi, emakume batzuek idazteko gaitasuna garatu zuten ete, lan horretan, ospe handia lortu zuten. Aukera errazena testu erlijiosoak lantzea zen; ondoren santuak bezala kanonizatuak izan ziren emakume askok haien hausnarketak zein otoitzak liburuetan jaso zituzten. Horri esker Erdi Aroko emakumeen inguruko informazioa ezagutu izan dugu. Lan horietan hiru moja aipa daitezke: Klara Asiskoa, Brigida Suediakoa eta Katalina Sienakoa. Dena dela, emakume horien idazlanak sarritan ortodoxiatik kanpoan ikusten ziren eta boterea oso kritikoa agertu zen haien aurrean. Deigarriak dira bi emakume mistikoen lanak: Julian Norwichekoa eta Hildegarda Bingengoa.
Emakumeek ere beste motatako testuak idatzi zituzten, gizarteari buruzkoak, gorteko maitasunari buruzkoak... Esaterako, Maria Frantziakoak eta Christine de Pizanek garairako oso pentsamendu aurrerakoia erakutsi zuten.
Idazle juduak
Europa osoan zeuden idazle juduek ere literatura interesgarria sortu zuten. Idazle horien artean bi aipatuko ditugu: Maimonides, Kordoban jaioa, eta Rashi, Frantziako Troyesen jaioa. Biak oso ezagunak izan ziren eta beste egile juduen artean eragin handia ezagutu zuten.
Erdi Aroko literaturaren lan garrantzitsuak
- Amadis de Gaula, firmagabe.
- Alexiada, Ana Comnena.
- Digenis Acritas, literatura greziarra, firmagabe.
- Beowulf, literatura anglosaxoia, firmagabe.
- La Chanson de Roland, literatura frantsesa, firmagabe.
- Cantar de mio Cid, firmagabe.
- Cantigas de Santa María, Alfontso X.a Gaztelakoa.
- David de Sassoun, Armeniako firmagabe.
- Cato (Distichs of Cato), Dionysius Cato.
- The Book of the City of Ladies, Christine de Pizan.
- Book of the Civilized Man, Daniel de Beccles.
- Libro de buen amor, Juan Ruiz.
- The Book of Margery Kempe, Margery Kempe.
- Brut, Layamon.
- Roman de Brut, Wace.
- Consolation of Philosophy, Boethius.
- The Canterbury Tales, Geoffrey Chaucer.
- Dekamerona, Giovanni Boccaccio.
- Il Dialogo della Divina Provvidenza, Katalina Sienakoa.
- Passionibus Mulierum Curandorum, Trotula de Salerno.
- La divina commedia, Dante Alighieri.
- Dukus Horant, Yidishez idatzitako lehen testu luzea.
- Edda poetikoa, Islandiako egile batzuk.
- Sir Gawain and the Green Knight , literatura ingelesa, firmagabe.
- Heimskringla, Snorri Sturluson.
- Historia ecclesiastica gentis Anglorum, Beda.
- Hypnerotomachia Poliphili, Francesco Colonna.
- The Knight in the Panther Skin, Shota Rustaveli.
- Lais de Marie de France, Marie de France.
- The Letters of Abelard and Heloise.
- Das fließende Licht der Gottheit, Mechthild von Magdeburg.
- Ludus de Antichristo, literatura alemana, firmagabe.
- Mabinogion, Galesko egile batzuk.
- Metrical Dindshenchas, Irlandako poemak.
- Le Morte d'Arthur, Sir Thomas Malory.
- Cantar de los nibelungos, literatura alemana, firmagabe.
- Saga de Njál, Islandiako literatura, firmagabe.
- Parzival, Wolfram von Eschenbach.
- Pedro el Labrador, William Langland.
- Proslogium, Anselmo de Canterbury.
- Revelations of Divine Love, Juliana de Norwich.
- Roman de la Rose, Guillaume de Lorris eta Jean de Meun.
- Scivias, Hildegard de Bingen.
- Sic et Non, Pedro Abelardo.
- Spiritual Exercises, Gertrudis de Helfta.
- Summa Theologiae, Santo Tomás de Aquino.
- Táin Bó Cúailnge, Irlandako literatura, firmagabe.
- The Tale of Igor's Campaign, Errusiako literatura, firmagabe.
- Tirant lo Blanc, Joanot Martorell.
- Marko Poloren bidaiak, Marco Polo.
- Tristan, Thomas of Britain.
- Tristan, Béroul.
- Triumphs, Francisco Petrarca.
- Waltharius, Ekkehard.
- Edda prosaikoa, Snorri Sturluson.
- Yvain, le Chevalier au lion, Chrétien de Troyes.
- Gesta Danorum, Saxo Grammaticus.
Erreferentziak
- María Jesús Lacarrra-Juan Manuel Cacho: Historia de la literatura española, I. Entre oralidad y escritura. La Edad Media. Crítica, 2012, 25 or.
- Buringh, Eltjo; van Zanden, Jan Luiten: «Charting the “Rise of the West”: Manuscripts and Printed Books in Europe, A Long-Term Perspective from the Sixth through Eighteenth Centuries», The Journal of Economic History, 69.liburuki, 2.zk. (2009), 409-445 or. (416, 1.koadroa)